_
_
_
_
_
GAIAK

Aranzadi Zientzi Elkartearen lehenengo Historia Jardunaldiak ostegunetik aurrera

Datorren ostegunean, maiatzak 17an hasi eta ekainaren 7a bitartean, ostegunero, burutuko dira Aranzadi Zientzi Elkarteak antolatu dituen lehenengo Historia Jardunaldiak.

Jardunaldi hauek topagunea izan nahi dute, Gipuzkoako historian eta orokorrean historian interesa duten pertsona guztien topagunea. Horregatik era askotako gaiak dira adituek, adituentzat eta baita zaleentzat ere, aztertuko dituztenak.

Teileriak eta teilaginak. Desagertutako industria baterantz hurbiltzea, horixe izango da Alfredo Moraza Bareak, Geografia eta Historian lizentziatuak maiatzaren 17an, eskainiko duen gaia, eta bide batez jardunaldi hauei hasiera emango diena.

Maiatzaren 24an Historia modernoan doktorea den Lourdes Odriozolaren txanda izango da.Gipuzkoako itsasbazterreko hiribilduetan bizi Aro Modernoan zehar da aztergai izango duen gaia. Garai hartako Gipuzkoako kostaldeko ekonomiaren hainbat atal aztertuko dira: portuak, arrantza, untzigintza, merkataritza, ea.

Hirugarren hitzaldia Carlos Larrinagak eskainiko du, maiatzaren 31an. Aro Garaikideko Historian doktore honek XIX. mendean Gipuzkoako ekonomian izandako aldaketak aztertuko ditu.

Laugarren eta azken hitzaldia ekainaren 7an izango da, Juan Pablo Fusi, Madrilgo Complutense Unibertsitateko doktoreak Historia eta nazionalismoa aztertuko du.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Hitzaldi guztiak Aranzadi elkarteko Elosegi aretoan arratsaldeko zazpiak eta erdietan izango dira.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_