_
_
_
_
_
Gaiak

Poetaren azken egunak gogoan

Eztabaidazalea eta bere adiskideen adiskide. Horrelaxe deskribatzen dute Gabriel Aresti hura ezagutzeko aukera izan zutenek.

Euskal literaturaren lerrorik gogoangarrinetariko batzuk idatzi ondoren, Ean eman zituen azken egunak poeta handi eta emankorrak. Eta hantxe gogoratuko dute hilaren 24an. Bertako udala eta Herrijeri Emon Arnasa elkartearen ekimenez, hainbat aditu elkartuko dira egun horretan Arestiren lana eta biografiaz hitz egiteko.

Hain zuzen ere, hil honetan 30 urte beteko dira idazleak Ean etxea hartu zuela. Bi urtez bizi izan zen han eta tarte horretan herriari zion maitasuna erakutsi zuen. Etxe horretatik idatzi zuen gutuna Bernardo Atxagari, orduan Arestiren kuttuna zen idazle gazteari. Maitasun horren lekukotasuna utzi zuen poema batzutan. Gabriel Arestiren eguna ostiralean aurkeztu zuten Bilbon.

Egitarauak idazlea ezagutu zuten hainbat lagunen partehartzea aurreikusten du. Bertan, Karmelo Landa irakaslea Ea herriarekin izan zuen harremanaz mintzatuko da. Txomin Peillen idazleak, berriz, poetaren oroimena ekarriko du gogora eta Jon Kortazar EHUko katedradunak idazlearen lanaz jardungo du.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_