_
_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Ama Lurra, 24 fotograma segundoko

1968. urtean lortu zuen Ama Lur filmak estreinatua izateko baimena. Garai hartan, zentsurak ez zuen gaur egun erabiltzen duen eskularru zuririk, eta beraz, traba ugari jarri zuen. Erregimen frankistak ez zuen begi onez ikusten Euskal Herriari buruzko dokumental baten ekoizpena. Donostiako Zinemaldian estreinatu aurretik, garai hartan Informazio, Turismo eta Kultura ministroa zen Manuel Fragaren zentsurarekin tirabira ugari izan zuten egileek. Fraga ministroak Donostian zuen delegatua, Felipe Ugarte, zera esatera iritsi zen: "Pelikula hau ez da inoiz aurrera aterako nik nahi ez dudan bitartean, separatista gorri batzuek egina delako".Film hau, azkenik, uztailaren 10ean estreinatu zen, Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean. Victoria Eugenia antzokian egin zen lehendabiziko proiekzioa, etiketaz jantzitako jendearen aurrean. Hala ere, ordu erdi geroago antolatutako bigarren emanaldia izan zen esanguratsuena. Proiekzioa amaitzerakoan, Astoria zinera hurbildu ziren ikusleak zutitu eta Agur Jaunak kantatu zuten.

Más información
Euskal errealitatearen isla

Filmaketa luzea

Ama Lur, Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquertek zuzendutako dokumentalak, oinarri baino, abiapuntu bat suposatu zuen Euskal dokumentalgintzan. Ordurarte, eta izerdi asko botata, formatu txiki eta iraupen laburreko filmak bakarrik egiten ziren. Ama Lur, euskal izaeraren isla izateaz gain, izate horren espresiorako bide berriak aldarrikatu zituen. Aldarrikapen hau egiteko zinea ez zen kasualitatez aukeratu. Zazpigarren artea, muga nabarmenekin bada ere, beste sei jarduera artistikoak barneratu eta erakusteko gaitasuna duen bakarra da.

Filmaketa 1965. urtean hasi zen eta 25 atal tematikoen filmaketak bi urteko lana behar izan zuen. Azkenean, filmatutako 11 orduak 103 minututan geratu ziren muntai mahaitik pasa ondoren. Pelikula egin ahal izateko beharrezkoak ziren baimenak lortzeko gidoi bat aurkeztu bazen ere, egileek beti aldarrikatu dute gidoirik gabeko filmaketa izan zela. Gidoia geroago idatzi zen, muntaketa prozesuak aurrera egin ahala. Ama Lur dokumentalean euskal izaeraren ispilu izan zitezkeen gai ezberdinak islatzen saiatu ziren: folklorea, kultura, paisaiak, industria, historia, kirola, jendea eta abar luze bat.

Estruktura aldetik, ordurarte egiten ziren dokumentalen estrukturak hausten saiatu ziren. Estruktura narratibo logikoa alde batera utzi eta irudia, narrazioa eta musikaren laguntzaz estruktura poetikoa eman zioten pelikulari.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

32 urte pasa dira eta dokumentala zentzu askotan zaharkitua geratu da; errealitatea baino, errealitate horren ideializapena izan baitzen gehienetan kameraren helburu eta jomuga. Hala ere, Ama Lur-ek islatzen zuen mundu ideializatu hori euskal nortasun ukapenaren ondorioa zuzena zela baiezta dezakegu.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_