_
_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Euskal errealitatearen isla

Ondorengo baieztapena eztabaidagarria bada ere, Robert Joseph Flaherty-k filmatu zuen historiako lehenengo dokumentala: Nanuk el esquimal (1922). Flahertyk Kanadako iparraldean egiten zuen lan, meatze prospekzioetan. Bertan izan zuen eskimalen berri. Lana utzi, zine kamera lortu eta Alaskara abiatu zen. Bertan, urte eta erdi bizi izan zen Nanuk eskimalaren familia eta bizitza filmatzen.New Yorkera itzuli eta filma muntatzen hasi zen. Baina gaizki itzalitako zigarroren batek pelikula guztia erreko zuen sutea piztu zuen. Flaherty meatzera itzuli, dirua aurreztu eta bigarren aldiz abiatu zen Alaskara, Nanuk eskimalaren familiaren bila. Alaskan beraiekin batera ibiltari gisa urte osoa eman ondoren (eta erretzeari utzi ondoren ziurrenik), New Yorkera itzuli zen. Pelikula estreinatu zenean, ikuslegoa harrituta geratu zen Flahertyk true life cinema izenez bataiatu zuen jenero berriarekin.

Más información
Ama Lurra, 24 fotograma segundoko

Historia laburra

Zinearen asmakuntzarekin bat jaio zen dokumentala. Euskal Herrian mende hasieran filmatutako pieza horiek dira hein handi batean gure herriaren ikus-entzunezko memoria osatzen dutenak. Entrada y salida de los toros en Bilbao (1905) eta Balneario de Cestona ( 1928) bezalako filmek garaiko geografia eta giza paisaiaren lekuko dira.

Espainiako Gerraren ostean, Euskal herrian ez zen zeluloide rollorik kargatu inongo kameran. Beste jarduera ia gehienetan bezala, 60. hamarkada iritsi arte itxaron beharko dugu ametsen fabrikara berriro sartu ahal izateko: Antton Ezeiza eta Elías Querejetaren A través del fútbol (1964), Pío Caro Barojak zuzenduriko El carnaval de Lanz (1964) eta Fernando Larruquert eta Nestor Basterretxearen Pelotari (1964) dira euskal dokumental "garaikidearen" lehen aleak. Urte gutxitara, 1968an, Fernando Larruquert eta Nestor Basterretxeak euskal zinearen enbaxadore bilakatuko zen Ama Lur luzemetraia filmatu zuten.

70 eta 80. hamarkadetan dokumentalen ekoizpena areagotu zen. Hala ere, Euskal Herriko egoera sozio-politikoak sakonki markatuko du dokumentalen tematika. Eusko Jaurlaritzak, euskal errealitatearen aurpegi ezberdinak jasotzeko, Ikuska izeneko 20 dokumental ekoiztu zituen 1979-1985 bitarte. Gaur egun, zine zuzendari ezagun askoren eskola izan ziren Ikuska dokumentalak. Horien artean, Imanol Uribe, Montxo Armendariz, Pedro Olea edota Antton Ezeiza nabarmentzen dira, besteak beste. Ángel Amigok ekoiztu eta Arthur Mac Caig-ek zuzendua Euskadi Estatutik at (1983) dokumentalean euskal gatazkaren nondik norakoak aztertzen dira 39an hasi eta trantsizioa bitarte. Imanol Méndez-en Oinkadak denboran (1982), Laurence Boulting-ek zuzenduriko Gernika: Arbolaren espiritua (1987) eta Fernando Larruquert eta Juan Ignacio Lorentek nekez filmatutako Agur Everest (1981) dira, beste batzuen artean, garai hartako beste dokumental esanguratsuak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Ángel Amigo ekoizleak gogoan ditu garai hartan dokumental bat egiteak zer suposatzen zuen: "Euskal Herrian beti egon da Espainian baino dokumental tradizio handiagoa. Duela gutxi arte, dokumentalak ez ziren zinea kontsideratzen, eta horregatik, estreinatzeko zailtasun handiak izaten genituen. Imano Uriberen El proceso de Burgos eta Euskadi Estatutik at filmak kenduta, garai hartako dokumentalek ez zuten arrakasta handirik izan".

90. hamarkadan Euskal Telebistaren eraginez, dokumentalak medio katodikora egokituko dira. Dokumentalen ekoizpenak gorantz egiten du eta gai aniztasuna areagotzen da. Ildo horretan,Beste herrialde batzuekin koprodukzioak hasten dira. "Koprodukzioak beharrak eraginda lotzen dira. Europak dokumentalak promozionatzeko ematen dituen laguntzak koprodukzioetarako izaten dira. Gainera, gaiek modu honetan lan egitera bultzatzen dute batzuetan. Guk ekoiztu eta Ana Díezek zuzendu berri duen La mafia en La Habana filma, adibidez, Kuba eta Italiarekin koprodukzioan egin dugu", dio Amigok.

Azken urteotan, bideoaren agerpenarekin bizitako ikus-entzunezkoen hedapenari loturik, etorkizunean, eta teknologia digitalari esker, dokumental kreatibo eta ekoizpen independenteen garai berri bati emango diogu hasiera ziurrenik.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_