_
_
_
_
_
Gaiak

Liburu batean laburbildu dute Nevadako CBSen 40 urteko lana

Franco diktadorearen urterik latzenetan, Nevadako (AEB) Unibertsitateak euskal kulturari eskainitako ikerketa zentroa zabaldu zuen. 40 urte iragan dira harez geroztik, eta ibilbide luze horretako mugarriei erreparatuta, Pedro J. Oiarzabal de Cuadra (Bilbo, 1971) historialariak A Candle in the Night: Basque Studies at the University of Nevada, 1967-2007 (Kandela bat gauean: Euskal ikasketak Nevadako Unibertsitatean) liburua plazaratu berri du, hango argitalpen zerbitzuko Oral History Program liburu-sortaren barruan.

Nevadako Centre for Basque Studies (CBS) delakoaren sorreran eta geroko bilakaeran parte hartu dutenen testigantzak oinarritzat hartuta, Oiarzabalek 452 orrialdeko ikerketa mamitsua landu du, zentro horretatik sortu ziren beste erakunde batzuen nondik norakoak ere barne hartzen dituena, hala nola, Basque Studies Library liburutegi espezializatua edota ikasleen-trukaketan diharduen University Studies Abroad Consortium (USAC) delakoa. Hasieran, ikasle iparramerikarrak Euskal Herrira ekartzea zuen xede USAC partzuergoak, baina urteak joan eta urteak etorri eremua zabalduz joan da, ordezkaritzak 29 herrialde desberdinetan zabaldu dituelarik.

Pedro J. Oiarzabal historialariak oinarritzat hartu ditu eragileen testigantzak

A Candle in the Night: Basque Studies at the University of Nevada, 1967-2007 hilaren 14an aurkeztu zen, Nevadako Unibertsitatean antolatutako jendaurreko ekitaldi batean. Ostegun honetan, azaroak 29, Oiarzabalek Renoko Sundance liburu-dendan aurkeztuko du, liburuan parte hartu duten Kate Camino, Joxe Mallea-Olaetxe eta Marc Ugalderekin batera.

Pedro J. Oiarzabal de Cuadra bilbotarra Historian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta ikasketak Irlanda aldean osatu ondoren, Reno (Nevada, AEB) aldean finkatu zen. Gaur egun, bertako unibertsitateko irakaslea da, Center for Basque Studieseko (CBS) ikerketa-arloari atxikita, bai eta Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxearen Zuzendaritza Batzordeko kidea ere.

Duela bi urte, munduan zehar barreiatuta dauden euskaldunen nortasunari buruzko ikerketa lan sakona argitaratu zuen bere anaia Agustinekin batera, La identidad vasca en el mundo izenburupean.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Euskaldunon XXI. mendeko errealitatea aztertzeko xede horrexeri begira, 2003an Euskalidentity Kultur Elkartea (EIKE) eta www.euskalidentity.com webgunea sortu zituen.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_