_
_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Duela 400 urte, nekazarien artean

Antzinako baserrietako bizimodua erakusten du Igartubeiti Museoak

Ez dago ibaiertzean kokatua. Gipuzkoako barne muinean, Santa Luzia harana izeneko korridore estuan ezkutatua dago Igartubeiti baserria. Goierri eta Urola Garaiaren arteko berezko lotura naturalean XVI. mendean eraiki zuten dolare-etxea da. Beste museo asko ez bezala, ez da harrizko etxe dotore bat, ez eta garai bateko gizarte-klase altuko sendiaren jauregia. Duela 400 urte, Gipuzkoako lurrak antzeko ezaugarriak zituzten baserriz josiak zeuden. Baserri arrunta izan nahi du beraz Igartubeitik, harri eta egurrez egina, tamaina ertainekoa eta eskualde honetako etxe zahar ugari bezala, mazela erdian, zelaigune txiki batean sustraitua. Hegoaldera begira dago eta goiz goizetik jasotzen du eguzki argiaren berotasuna. Igartubeiti baserrian, ordea, ez dago bere iragana gogora ekartzen duen ezer, izena eta kokapena izan ezik. Euskal Herri Hezeko erdi aroko etxeetatik bat bera ere ez da zutik iritsi; ezta neurri batean ere. Horregatik ezin bete dezake arruntasun izaera hori, XVI. mendeko jende apalaren bizileku ziren etxeen artean, zutik gelditzen den bakarra baita. Gipuzkoako Foru Aldundiak zaharberritu zuen baserri honek garai hartako bizimodua erakustea du xede nagusi, nekazari sendi euskaldun baten bizimodua ezagutaraztea.

Dolarea XVI. mendeko bizimoduaren zutabeetako bat zen

Igartubeiti baserriaren historia liburu batean bildu dute hainbat adituk, tartean Bizkaiko Foru Aldundiko Etnografia teknikari Alberto Santanak. Eguneroko bizimoduaren ezaugarri xumeak jasotzeko, artxibo lanaz gain, 20.000 baserri bisitatu ditu. Izan ere, Igartubeiti zaharberritzeko erabakia hartu zenean dena zegoen egiteko. "Garai haietako altzariak adibidez, nolakoak ziren jakiteaz gain, gero topatu ere egin behar ziren", dio aditu honek. "Beste baserrietako pusketetan goiargitua dago eraikin hau, izan ere, garai haien eta klase sozial konkretu baten isla izan nahi zuen".

Igartubeitiko etxean deigarriena, zalantzarik gabe, martxan jartzean etxearen orroa eragiten duen dolarea da. Museoaren koordinatzale Sara Aranbururen esanetan, "askok ez dakiten arren, garai hartan dolare etxeak ziren baserri ugari, izan ere, etxeetan ez zegoen urik eta horregatik, sagardoa edaten zuten urte guztian zehar". Hartara, etxea eraikitzean, ahal zuenak behintzat, dolare etxea egiten zuen, sagardoa ekoizteko. XVII. mendetik aurrera, etxearen egituratik kanpo gelditzen ziren dolareak asmatu zirenean, baserriaren ezaugarriak aldatu egin ziren.

Aldi berean, eraikin hauek etxearen berotasuna gordetzeko zeuden pentsatuak korta sukaldetik gertu jarriz eta ganbaran lasto pilaketa eginez. Txiroak etxola xumeetan bizi ziren; eta aberatsak, aldiz, harrizko paretak eta logelak zituzten etxeetan. Maila ekonomiko arruntagoa zutenek etxearen egituran inbertitzen zuten dirua, dolarea sartzeko.

Urtaroaren arabera, eginbeharrak eta eguneroko joan etorria ezberdina zen etxekoentzat. Neguan hotzak markatzen zuen erritmoa eta udan, aldiz, eguzkiak. XXI. mendean, naturaren erritmoez ahaztu da gizakia. Anitz aldatu dira gauzak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_