_
_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Bidalketa

Udal aldizkarirako kolaborazioa bidaltzeko muga-eguna hurbiltzen ari zen eta, maiz egin ohi dudan bezala, etxeko liburutegira jo nuen inspirazio bila: liburu batez hitz egitea erosoa da, kontua lau mila bat karaktere jostea baldin bada behintzat.

Eta hantxe aurkitu nituen alea, Adelaida García Moralesen La tía Águeda eta Juan Garziaren Akaso-ren artean: Alex García-San Martínen Miedo de cuentos bilduma. Ez nuen berrirakurtzen 80ko hamarkadaren amaieratik gutxienez. Liburu mehea da, aurrezki kutxa bateko sari-sail ilun horietako batekoa. Miresmenez oroitzen nuen, halere, eta, apalategiaren aurrean zutik orriztatu bitartean, berritu nuen aspaldiko miresmen hura: ipuinetako batzuk, laburrenak batik bat, biribilak begitandu zitzaizkidan. Banuen zutaberako gaia.

Alex García-San Martín gure hiriko "promesa gazte" horietako bat zen, liburu hura argitaratu zuenean ni baino bospasei urte zaharragoa. Miedo de cuentos-en aurkezpenean izan nintzen eta liluratuta utzi ninduten hala bere jaka marradunak -begitean Nacha Pop-en txapa arrosa bat itsatsita zeramanak- nola bere aurkezpen-hitz bizkor eta jostariek: ezbairik gabe, mozkortuta etorri zen liburu-dendara, eta halere esan zuen guztiak zentzua izan zuen. Ikusi nuen aldi bakarra izan zen; gero hiritik alde egin nuen estudiatzera eta pista galdu nion. Googlera egindako bisita bizkorrak ez zidan informazio gehigarririk eskaini.

Zutabea idazten hasi nintzen, historiako lainoen artean galdutako idazle ezezagunak aipatuz-eta, baina gauza batez ohartu nintzen: ez nekiela ezer García-San Martínen lehenengo ipuin-liburuaz, El envío izenburua zeukana. Garai haietan eskuratzen ahalegindu banintzen ere, ez nuen lortu. Hiriko liburutegietan ez zeukaten, eta bigarren eskuko liburu-dendari adiskide batzuei miatzeko eskatu nien, alferrik: ez zuten egilea ezagutzen ere. Zutabea igortzeko eguna heldua zen ordea, eta aurreneko liburu hura lortzeko ezintasun amorragarriaren inguruko ohartxoa alde batera utzita, Miedo de cuentos hartu nuen hizpide nagusitzat.

García-San Martín erdi ahaztuta neukan heldu zitzaidanean, posta bitartez, ezustekoa: El envío-ren ale bat, zaharra baina, zeinu guztien arabera, erabili gabea, egilearen eskaintzarekin. "Por contribuir a rescatarme del olvido" zioen, besteak beste, eta amaieran, ohiko besarkadaren ostean, egilearen inizialak zetozen, tinta urdinez idatziak, Miedo de cuentos-en nire aleko lehenengo orrialdekoen berdin-berdinak, horrenbeste ezen luma berberarekin egindakoak baitziruditen.

Tira, harridura alde batera utzita, izugarri poztu ninduen bidalketa horrek; berehala erantzun nahi izan nion, baina ez zegoen igorlearen helbiderik: etsipengarri samarra zen, hasia bainintzen García-San Martínekiko hitzordua buruan irudikatzen. Eta, ezer hobeagoren ezean, liburuari ekin nion, pixkanaka, egunean errelato bat edo bi irakurriz, gozatuz. Ez zidan huts egin: El envío-ren ipuinak ez zeuden Miedo de cuentos-ekoen azpitik.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Amaitzeko ipuin bakarra falta zitzaidala, Roger nire adiskide liburu-dendariaren deia jaso nuen: lokalizatuta zeukala El envío-ren ale bat, eta ea oraindik interesatuta nengoen. Egileak berak bat bidali zidala esatera nindoakion, Rogerrek hari buruzko informazio apur bat jaso zuela aipatu zidanean. Jakin zuenez, liburu horiek hemengo argitaletxeetan plazaratu ondoren, Madrilera jo zuen Alex García-San Martínek, eta han ahalegindu omen zen zerbait gehiago argitara ziezaioten, arrakastarik gabe baina; edonola ere, ez zuen saiatzeko asti handirik izan, hilda aurkitu baitzuten, gaindosiaz antza, gure hiritik alde egin eta gutxira.

Lur jota utzi ninduen albisteak; lur jota eta baita izututa ere. EL PAÍSerako kolaborazio hau bidaltzeko muga-eguna hurbiltzen ari zen, baina ezin lerro bakar bat idatzi. El envío-ren azkeneko narrazioa irakurtzea beste irtenbiderik ez nuen, beraz, eta, sinetsi ala ez, han zegoen, hitzez-hitz, liburuari izenburua ematen dion ipuinean, zutabe hau. Xehetasun kronologiko batzuk eta izen pare bat aldatu, testua euskaratu, eta hauxe da emaitza: ipuin bat itzultzea erosoa da, kontua lau mila bat karaktere jostea baldin bada behintzat.

Dena dela, Alex, hobe beste ezer bidaltzen ez badidazu. Benetan.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_