_
_
_
_
_
Gaiak

Dibulgazio-liburu batek ingeles hiztunei hurbilduko die euskal kultura

Orhipean, Gure herria ezagutzen liburuaren ingelesezko bertsioa aurkeztuko du gaur Bilbon Pamiela argitaletxeak. Lanak Euskal Herriaren eta euskal kulturaren gaineko azterketa zehatza biltzen du, tonu digulgatiboa erabiliz. Jatorrizko edizioa 1992an merkaturatu zen eta geroztik gaztelaniara eta frantsesera itzuli dute jada.

Liburuak euskal kultura tradizionala aztertzen du 30 ataletan zehar. Aurrehistoriatik hasi eta gaur egungo literaturaren egile nagusiengana iritsi arte, tresna egokia da gai honetaz interesa dutenen guztientzat. Aipatutako ataletan, besteak beste, euskara, euskal etxea, mitologia, herri-sinesmenak, itsasoa, nekazaritza, kirolak eta bertsolaritza jasotzen ditu. Lehenbiziko edizioetan bildutako datuak osatu eta gaurkotu egin dituzte, eta orain horiek guztiak aurkeztuko dituzte Orhipean, the country of the basque izenburupean. Itzulpenen bidez euskal kultura eta historiara hurbildu nahi duten ingeles eta frantses hiztunei tresna berria eskaini nahi diete lanaren bultzatzaileek.

Jatorrizko lanaren egilea Juan Carlos Etxegoien Xamar idazlea da. Frantsesezko bertsioa Fermin Arkotxa lapurtarrak idatzi zuen; ingelesezkoa, berriz, Margaret L. Bullenek egin du, liburuaren sortzailearen laguntzarekin.

Lanak argazki eta ilustrazio ugariz horniturik dago. Testu laburrak erabili zituen Etxegoienek azalpenak emateko, baina zehaztasuna bazter utzi gabe. Argitaletxearen arabera, "egilearen sentimenduetatik eta bizipenetatik sortutako liburua da".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_