_
_
_
_
_
Gaiak

Bide berriak arakatu zituen idazle gaztea

Zer dodan eztakit, baña gexo nago / gorputza aul daukot, gogua ariago / Arratsari nago..., itxas-urdiñari, / lanari el-ezin, soilik ametsari". Bertso horiekin hasten da Esteban Urkiaga, Lauaxeta, (Laukiz, 1935-Gasteiz 1937) idazlearen lehenbiziko poesia bildumari (Bide barriyak) dagokion Gexo nago olerkia. Bertan nabari dira haren adiskiden Federico García Lorca eta Juan Ramón Jimenezen eraginak.

1931an argirataratu zuen liburu hura. Izenburua, ordea, ez da agertzen Sabino Arana Fundazioak aurkeztu duen dokumentuan. Horrek iradokitzen du agiria ez dela idazlearen biblioteka pertsonalaren inbentario osoa.

Bide barriyak liburu berritzailea izan zen euskal literaturaren alorrean, hizkuntzaren erabilera zein egileak jorratzen zituen gaiei dagokienez, autore klasikoengandik urruntzen baitzen. Orixek berak ez zuen gustuko idazle gaztearen lana, klasizismotik aldentzen zelakoan.

Lehenbiziko lana idatzi eta lau urte geroago, Arrats berean poema liburua aurkeztu zuen. Honetan estilo irakurterrazagoa erabili zuen, bere idazkera bide berriak esploratzen ari zela erakutsiz. Bide horrek nora eramango zukeen, ostera, ez dugu inoiz jakingo, handik hiru urtera fusilatu baitzuten, Gerra Zibilean EAJko bataloien buruzagietako bat izan zelako. Horrela bukatu zen ibilbide labur bezain etorkizun oparokoa zeraman idazlearen biografia.

Laukizen jaioa 1905eko abuztuaren 3an, Esteban Urkiagak 100 beteko zituzkeen aurten. Lau urte zituela bere familia Mungiako Lauaxeta baserrira mugitu zen eta handik hartu zuen idazle gisa erabili zuen goitizena. Jesuitekin ikasi ondoren, euskararen alde lanean hasi zen. Soldaduzka egin zuen eta Euzkadi egunkarian hasi zen idazten, bertan euskarazko testuez arduratu zela.

Garai hartako beste hainbat gazte bezala, Gerra Zibilaren olatuak bete-betean harrapatu zuen. Ordurako idatziak zituen bere idazle senetik sortutako lehenbiziko bertsoak. Zorionez, guztiak ez ziren galdu. "Lar gozartu baitot bixitzaren guna / ¡legor dira lorak, il maitetasuna! / Len eder yatazan mendijen gallurrak / zorijon-didarra egisten edurrak".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_