_
_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK | GAIAK
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

'Sisifo maite minez'

Ahots ezberdinen joan-etorrian maitasunaren inguruko hainbat gogoeta zein elkarrizketa baliatuz gorpuztu du kontaketa Laura Mintegik.

Ane Mikelekin maitemindu ostean, familia utzi egin zuen. Etxerako itzuleran, Esteban psikologoak maitasun minek jotako Aneren barrunbea arakatzen ahalegintzen den heinean, gertuko adiskide nahiz senideen, eta Estebanen beraren barne bilaketari ekingo dio. Pertsonaien oroimena, eta bere buruaren inguruko irudia eratzeko besteekin eginiko elkarrizketa ozen nahiz isilpekoek leku berezia bereganatuko dute. Norbanakoek beren barne munduan besteekin ihardutean, bakardadeari aurre egiteko ahaleginetan ibil daitezke.

Nire aburuz, idazleak egoki asmatu du kontaketaren maila ezberdinetan diharduten pertsonaia ugari hauen eta narratzailearen ahotsak elkarrekin josten. Kontaketa maila ezberdinetan egituraturiko polifonia sare hau maisuki antolatu da. Izan ere, ahots batetik besterako jauziak etengabeak izan arren, irakurleari keinu egokiak egiten zaizkio loturak egin ditzan. Are gehiago, barne bilaketa honetaz gain, bigarren maila batean kokatzen den Aneren ahizparen heriotza aurkeztuz, eleberri osoan zehar irakurketarako arreta piztea lortzen du, bukaera arte jakin mina sortaraziz.

Bukatzeko, Sisiforen mitoaren ekarpena aipatu nahiko nuke. Mitoari aipamena eginez etsipenari uko egin behar zaiola islatzen da.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_