_
_
_
_
_
GAIAK

Euskarazko aldizkariak kaleratuko dituen taldea sortu da Deba Garaian

Goiena kooperatibak argitaratutako Goienkaria astekariak, orain arte Deba Garaia eskualdean eta Aramaion argitaratutako Aretxagazeta, Arrasate Press, Berrigara, Goibeko, Kontuola eta Zer Barri? herri aldizkariak ordezkatuko ditu. Aldizkari horiek guztien ordez, jada 20.000 ale kaleratzen dituen Goienkaria astekaria izango da kalean. Herri bakoitzak Goienkariaren edizio berezia izango du.

Orain artean Antzuolako Idolaz, Aramaioko Txirritoka, Aretxabaletako Loramendi, Arrasateko Arko, Bergarako Jardun, Elgetako Goibeko, Eskoriatzako Axtroki, Oñatiko Laixan eta Leintz Gatzagako Gurel euskaltzale elkarteak arduratu dira aipaturiko herri aldizkariak kaleratzeaz. Orain, elkarte hauek eta Goiena Komunikazio Zerbitzuak kooperatibak, pasaden martxoaren 6an Bergaran, sinatu duten akordioaren arabera, euskal aldizkari horien kudeaketa Goiena kooperatibaren eskutan izango da, eta hauxe izango da, hain justu, Euskadin euskaraz herri aldizkariak kaleratzen duen komunikazio talderik handiena. Orain urte bete sortu zen enpresa honetan 40 pertsonek egiten dute lan. Urteko 235 milioi pezetako aurrekontua du. Urte honetan bi komunikabide sortu ditu, batetik Goiena Telebista, Arrasate eta Aretxabaletako herri telebistak oinarritzat hartuta, eta bestetik, aipaturiko Goienkaria astekaria, Deba Garaiko herri aldizkarien laguntzaz.

Esan bezala Aretxagazeta, Arrasate Press, Berrigara, Goibeko, Kontuola eta Zer Barri? aldizkarien ordez beste hauxe, Goienkaria, izango da maiatzetik aurrera kalean.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_