_
_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Euskara maite zuen gizon umila

Euskaltzaindiko lehendakari modura euskara batuari Luis Villasantek eman zion bultzada nabarmendu dute guztiek

"Batuaren kudeatzaile"

Más información
Ixilik bizi, ixilik joan

Luis Villasante iragan larunbatean hil zen Arantzazuko Santutegian, 80 urte zituela. Azkenaldian alzheimerraren ondorioak nabaritu arren, ustekabean joan da -"heriotza goxo batekin, sofritu gabe", Pello Zabala frantziskotarraren esanetan-. Gizon xume baina jakintsua, euskara batua helmuga zuen bidean "oinarritzat" jo izan dute azken egunotan guzti-guztiek. Euskaltzale sutsua, beraz, "aniztasuna errespetatzen" zuen gizona izan zela ere ez da ahantzi. 18 urte luzez euskaltzainburu, Jaungoikoa eta euskara ziren bere bi zutabe nagusiak.Joseba Etxeberria, egun Arantzazuko Santutegiko bibliotekaren arduraduna dena, Aita Villasantek utzi dituen idatzi guztiak biltzen eta kaxatan sartzen ari da egunotan -"imajina ezina den idatzi kopurua", bere esanetan-, eta beraz, orain, inoiz baino hobeto, ohartu da Villasante lanari erabat emaniko pertsona izan zela. "Eguneroko ekintzak hitzez hitz betetzen zituen", gogoratu du, "eta ondoren, bere logelan sartu eta bertan ematen zuen egun osoa, lanean beti ere. Izugarria da berak egindako lana".

Hala ere, langile sutsua izateaz gain, pertsona umila ere bazela dio Etxeberriak, eta ildo horretan, lehen-lehenik, fraide bati dagokion eginbeharra betetzen zuela gaineratzen du. "Ezer baino lehen, bere pobretasuna betetzen zuen", dio berak. Villasanteren alde biak nabarmendu ditu, aldi berean, Juan Telesforo Zuriarrain Arantzazuko guardioanoak: "Gizon maitagarria eta miresgarria zen, gizon handia eta xumea, jakintsua eta apala, euskaltzale sutsua eta aniztasuna errespetatzen zuena. Guztiok maite genuen". Ildo horretan, euskara eta politika bikoa banatzeko berak eginiko esfortzua azpimarratu du Juan San Martín euskaltzainak.

Jean Haritschelhar Euskaltzaindiko presidenteak Luis Villasante pertsona "azkarra" zela azaldu du, "egoera ezberdinetara egokitzen zekiena, baina aldi berean, bere garaian euskaltzainburu zein zen agerian uzten zekiena". Idazle modura nahiz euskara batuaren alde eginiko lana -Hacia el vasco común unificado (1968) eta Hacia la lengua literaria común (1970), horren lekuko- goraipatu du Haritschelhar-ek, batuaren "kudeatzaile" bezala joaz Villasante: "Akademikoki, Koldo Mitxelenak bideratu zuen euskara batua, baina dudarik gabe kudeatzaile Villasante izan zen". Azkenik, Axularri buruz egin zituen lanak ere nabarmendu ditu.Etxe barruan berarekin harreman handia izan arren, kanpoan Villasanteren lanen balioaz besteek esan izan dutenari esker jabetu da Joseba Etxeberria. Ildo horretan, esaldi hauxe nabarmentzen du berak: "Esaten dutenez, Mitxelena izan zen euskara batuaren arkitektua, eta Villasante, aldiz, aparejadorea, lanari eutsi ziona". Euskara bene-benetan maite zuela adierazi du Etxeberriak, eta, garai latzetan, hizkuntza honek bizi zuen egoera hobetzeko buru-belarri aritu izan zela gaineratu du. "Esaera aberatsak zituen, baina aldi berean, oso euskara herrikoia erabiltzen zuen, guztiok ulertzeko modukoa", zehaztu du azkenik.

Luis Villasante Gernikako Errenteria auzoan jaio zen, 1920ko martxoaren 22an. Aita Cadagua de Mena (Burgos) herrikoa eta ama aulestiarra, 11 urterekin iritsi zen estreinakoz Arantzazura. Hiru urte egin zituen bertan. Forua eta Zarautzen izan ondoren, Gernikan zegoen Espainiako Gerran Bizkaiko herri hau bonbardatu zuten egun beltz hartan. 1940. urtean, aldiz, Erriberrira jo zuen filosofia ikasketak egitera, eta hantxe izan zuen irakasle José Benito Mendia, itxuraz euskararekiko grina piztu ziona. Comillaseko Seminariotik pasa ondoren, 1945ean apaiztu zen Arantzazun, eta 1978. urtera arte teologia irakasten jardun zuen.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Lehenago, 50ean, euskaltzain oso izendatu zuten. Berehala, hainbat euskal klasikoren lanen azterketari ekin zion, 61ean Historia de la Literatura Vasca argitaratu zuelarik. Zazpi urte geroago, Euskaltzaindiak euskara baturako oinarriak ezarri zituenean, Koldo Mitxelenaren proposamenekin bat egin zuen, eta gutxira, berriztatzaileen aitzindari bilakatu zen. Egoera mikatz horretan murgilduta, 1970. urtean -askorentzat orduan hasi zen Euskaltzaindiaren aro berria- hautatu zuten euskaltzainburu. Kargu horretan 18 urte egin zituen, Jean Haritschelhar-ek bere lekukoa hartu zuen arte.

Azken agurrean, agintari politiko eta kultura arloko ordezkari ugari biltzeko gai izan da.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_