_
_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Eskimalak eta gu

Duela zenbait urte Geoffrey K. Pullum hizkuntzalariak ordura arte gauza ezagun eta aldi berean miragarritzat ematen zen bitxikeria argitzeko saioa egin zuen. Askotan entzuna zuen, gehienoi gertatzen zaigun bezala, eskimalen hizkuntzan elurra esateko hainbat hitz daudela, dozena bat baino gehiago gutxienez, agian hogeita hamar bat, edo batzuen iritziarekin fidatuz gero, ehunka hitz. Neurririk gabeko aberastasun hori inguruari begiratzeko modu berezi baten seinale zela zioten, hizkuntz-erlatibotasunaren froga. Eta zentzu honetan aipatzen da gaur egun ere, elurrari deitzeko eskimalek dituzten izenak eta erlatibotasunari buruzko teoria bera egitate seguruak balira bezala.

Egoera, ordea, beste bat dela airatu zuen Pullumek, Laura Martin izeneko antropologo baten ikerketa esanguratsuaren emaitzak jasoz. Elurraren mito eskimala bata bestaren atzetik etorritako gaizki-ulertuen ondorio sinplea da: bere garaian Franz Boasek elurrakin lotutako lau hitz eskimal aipatu zituen. Gero Benjamin L. Whorfek sei-zazpira eraman zuen hitz haien kopurua. Berri hauek egunkarietara eta dibulgazioko lanetara iritsi zirenean, zifra itxuraz apalegi horiek egundoko jauzia egin zuten, berrogeira, ehunera, eta, kasurik deigarrienean, laurehuneraino helduz. Azken hau da, hain zuzen, iaz euskaraz plazaratutako egunkari-erreportaje batean eman zen kopurua.

Arazo honen inguruan gaizki ulertutako alderdiak laurehun ez, baina artean ere askotxo direla esan daiteke. Lehenbizikoa: hizkuntza eskimala ez da hizkuntza bakar bat, Groenlandian, Alaska eta Siberian hitz egiten direnak ezberdin samarrak dira hiztegiaren aldetik. Bigarrena: elurrarekin lotutako hitzen artean, sinpleak eta eratorriak nahastu izan dira. Hirugarrena, eta agian larriena: zehazki "elurra" esan nahi dutenak "elurte", "elur-jausi", eta honelakoei forma ematen dietenekin batera zenbatu dira, hitz kopuru sinestezinak lortuz (edo akaso ez horren sinestezinak, dena kontatuz gero, dozenaka hitz lasai bildu baitaitezke edozein hizkuntzatan). Nahaste honen aurrean, Pullumek bide erraz eta arrazoizkoena hartu zuen: hiztegi batean begiratzea. Mendebaldeko groenlandieran bi dira elurrari dagozkion hitzak, qanik, "airean dagoen elurra", eta aput, "lurrean dagoen elurra". Besterik ez. Elur mota ezberdinak bereizteko eskimalen ustezko trebetasuna ez da ezer, Robert L. Trask euskalariak zioen bezala, eskiatzaile batenarekin alderatuz gero.

Honaino mitoaren deuseztapena. Hemendik aurrera zer? Bada deus ez. Soilik eskimalek ehunka hitz dituztela elurrari deitzeko, behin eta berriz Martin eta Pullumen lanen ondoren errepikatu izan den bezala. Mitoak horrelakoak baitira, errealitatearen etsai nekaezin gehienetan. Horregatik, bide batez, bizi daitezke aurkako mitoak bata bestearen parean, edo horregatik ordezka dezake batak bestea, kontrakoak izan arren, kontraesanari jaramon handirik egin gabe.

Euskaldunon antzinatasunaren ikuspegitik, ordezkatze hauek ez dira harritzekoak. Herri borrokalaria izan gara, gure lurra edonoren aurrean defendatzeko prest egon dena beti. Era berean, hala ere, jende baketsua gara, tibetarrak bezala, eta ez dugu ulertzen zergatik diren gure beldur estatu handiak. Iraganean murgiltzen diren mitoak egia historikoan errotuta dauden ala ez jakitea ez da batere erraza, susmoren bat izan dezakegun arren, baina orainaldia hain modu traketsean itxuraldatzen dutenak nabarmenegiak dira, batez ere bi hitzetan bi mito biltzen badira, herri bakarrarena eta baketsuarena, esaterako. Mitomanoak sentimental hutsak izan ohi dira eta, Edward Sapir hizkuntzalariak zioenez, "sentimentalists are difficult people".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_