_
_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Heroiak

Bertuteen artean, bat baldin bada gehienen artean onartua, goraipatua eta famatua, hori adorea da, ez beti ausarta den adorea, ez beti ere adoretsua den ausardia. Adore hutsa da, hutsean azaltzen dena hutsetik, eta hutsa gaindituz dena jotzen duena. Gure artean gutxik, nik dakidala, baloratzen dute koldarkeria eta mespretxatzen adorea. Badira salbuespen salbatzeko eta salbagarriak, beren buruak koldartzat dituztenenak; baina ez da oso ohikoa nork bere burua koldartzat jotzea. Alderantziz esango nuke, asko eta asko dira, irudimenezko balentriak asmatzen dituztenak eta haietan beren buruak nobeletako heroien modukoak ez ezik, guduetako buruzagi burudunen gisakoak ikusten dituztenak. Gero, eguneroko bizimoduan eta arrisku nimiño eta ezdeus baten aurrean ezkutatu egiten dira, gordetzen eta ezeztatzen, nola sagua katuaren aurrean. Gezurretako heroiak, egiazko koldarrak. Ahotik, indarra; eta indarretik itxura. Goian dagoenari muin; behean denari, min eta muzin. Gure errealitatea, jakina.

Nork ez ditu heroiak miresten? Baina adoreak berdin balio du onerako edo txarrerako, berdin zintzo eta gaiztoak direnentzat. Voltairek zioenez "adorea ez da bertute bat, gaizkile eta ongileen ezaugarri bat baizik". Esan nahi zuen banku bat lapurtzeko adorea behar dela; baita lapurreta hori eragozteko ere. Eman dezagun lapur talde bat sartzen dela banketxe batean, arma eta guzti, eta indarrez dirua eskatzen dutela. Eman dezagun banketxeko langileen artean batek aurre egiten diela, berea ez den dirua ez duela emango esanez. Nor da adoretsuagoa? Ez dut uste gure arteko inork esango lukeenik adoretsuagoa lapur taldea denik. Lapurrak armatuak dira; langilea, ez. Lapurrak, gaizkileak dira; haiei aurre egiten dien langilea, ez. Edo ergela, esan lezake norbaitek, baina halako iritziak beste morala eta beste klase bateko joera azaltzen du. Koldarkeria da, koldarkeria egoista, izuak eragina. Baina nor ausartuko da esatera bera izuaren lagun eta laguntzaile denik gurean?

Eman dezagun ETAko batek zinegotzi bat hil duela edo hiltzen duela edo hilko duela. Nor da adoretsuagoa, hiltzailea ala hildakoa? Nik ez dut zalantzarik, adoretsua hildakoa da, eta koldarra hiltzailea. Hiltzaileak arrisku gutxiago hartu duelako hildakoak baino. Baina gure herri honetako toki askotan, adoretsua ez ezik heroia ere, hiltzailea da. Eta halako heroiak defendatzen dituztenak harro dabiltza kalean, eta hildakoen alde ateratzen direnak burumakur eta ezkutuan, batzuk, ihesian besteak. Gure gizarte hau adorez betea al da ala koldarra? Norberak erantzun dezala, berari dagokion neurrian.

Adoretsu batzuk adorera beren interes pertsonalak bultzatzen ditu, diru nahiak edo aintza gogoak, esaterako. Ekintza bakoitzaren balioa neurtua dute, baloreen burtsan. Jokatzen badute, zerbait ateratzeko da. Horrek ez du esan nahi adoretsuak ez direnik, baina bai berekoiak direla, guztiz aprobetxategiak. Norberak bere buruari dion apeta eta amodioa gaitz guztien iturri da. Kantek esan zuen, oker ez banago. Eta Kant ez da edozein, noski. Egia ere bada bestea maitatzeko nork bere burua maitatu behar duela lehendik, bestearengana iristeko nork bere buruarengandik abiatu behar duen bezala. Norberaren mugak gainditzen dituenean orduan da adorea heroikoa. Adorea morala da, besteen ongia duenean helburu. Bagdadeko kalean bere burua lehertuz, hamaika lagunen bizia eraman duenak adorea du, ez moralik. Baina, jakina, arrazoimena unibertsala den moduan, adorea guztiz partikularra da, ikusezina ia. Eta ia horrek garrantzia du. Argia baita, egiaren balioa ezagutuz, egiak ere asetzen ez duena. Niretzat heroiak, beren buruez arduratu barik, besteen alde jokatzen dutenak dira. Ezer ezkatzeke.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_