_
_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Marveleko barakaldoarra

Gillermo Zubiagak 17 urte daramatza komiki konpainia mitikoan lanean

Guillermo Zubiaga (Barakaldo, 1972) marrazki bizidunak egiteko asmoz joan omen zen Estatu Batuetara, eta duela hamar urtez geroztik, Marvel komiki-konpainia mitikoan lan egiten du. Bizitza erdia New Yorken eman duen arren, eutsi egin dio txikitako euskaltasunari, eta tradizioa eta modernitatea uztartuz, antzinako euskal balearrantzaleen izaera epiko eta mitologikoa aldarrikatzen du. "Amerikarrek eta japoniarrek gauza bera egin dute cowboy eta samuraiekin", argudiatu du. Hausnarketa horren emaitza Joanes or the Basque Whaler izenburuko "eleberri grafikoa" da, luze gabe ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz argitaratzea espero duena.

Barakaldoko newyorker euskaldun honek 18 urte zituen Atlantikoaren beste aldera iritsi zenean. "Ikasleak trukatzeko programa baten bitartez etorri nintzen; lagun batek esanda, Syracuseko unibertsitatean egin nuen Arte Eder lizentziatura, eta karrera amaitu aurretik, marrazki bizidunak egiten dituen estudio batean lan egiten hasi nintzen", gogoratu du.

'Cowboy'-en antzera, arrantzaleen "izaera epikoa" aldarrikatu nahi du artistak

New Yorken finkatu eta berehala, Marvelen sartzeko aukera sortu zitzaion, komikigile laguntzaile gisa. "Hasieran, ghost edo mamu-lana egiten nuen, irudien atzealde eta barrualdeak apaintzen, kredituetan izena agertu gabe", esan du. Orduantxe ekin omen zion barakaldoarrak komikietan "euskal lorratza" zuten xehetasunak sartzeari: "lauburu bat hemen, euskal rock talde baten posterra hor, Kaixo izeneko aldizkari bat kiosko batean...".

Halaxe ibili omen zen X-Force komiki sail ezaguneko Warpath, Siryn, Sunspot eta gainerako pertsonaien irudiak egiten, harik eta, aldizkariaren 79. aleaz geroztik, bere izen-deituaz sinatzeko aukera eman zioten arte.

Handik hona, Zubiagak jantzi eta ikuskizunetarako diseinuak egin, Unibertsitatean eskolak eman -"2000tik 2002ra bitartean Spiderman eta X-Men filmeko Wolverine-ren action figures edo panpina animatuak ere diseinatu nituen", nabarmendu du- eta bere proiekturik pertsonalena gauzatzen jardun du: Joanes or the Basque Whaler izenburua daraman "eleberri grafikoa".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Liburuko protagonistaren izena "balezaleen historian eta Aita Barandiaranek bildutako Joanes Balaztena bezalako euskal mitologiako kondairetan" errotutako izena da, Zubiagak argitu duenez.

"Joanes or the Basque Whaler gertakari historikoetan oinarritutako ipuin epikoa da, antzinako euskal balearrantzaleen arketipo modukoa, eta Joanes pertsonaia definitzekotan, Han Solo edo Clint Eastwoodek antzeztu zuen izenik gabeko gizonaren tankerako antiheroia dela esango nuke", gaineratu du.

Baina Joanes or the Basque Whaler ez da komiki-liburu soil bat, urtetako hausnarketa baten ondorioa baizik. "Estatu Batuetan cowboyak daude, Eskandinavian vikingoak eta Japonian samuraiak; zergatik ez aldarrikatu antzinako euskal balearrantzaleen izaera epikoa?", galdegin du Zubiagak, balearrantzaleen lan isila - "kolonizazio-asmorik gabekoa"- eta ozeanoaz bestaldeko historian utzi zuten lorratza -"XVI. mendeko euskal balearrantzaleen testamentuak baitira Iparramerikako agiri idatzirik zaharrenak"- azpimarratuz.

Joanesen istorioa plazaratzeko zain, Zubiaga "emazteak idatzitako haurrentzako ipuina" apaindu eta beren seme Gilen Jamesen euskaltasuna zaintzeaz arguratzen da. "Egunero daukat euskaraz egiteko aukera, semearekin, koinataren senarrarekin -donostiarra da jaiotzez-, New Yorkeko Euskal Etxeko jendearekin, Interneten euskal egunkariak irakurriz edota ETBsat-en saioak ikusiz", esan du.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_