_
_
_
_
_
Gaiak

Lehiaketen arteko desadostasunak

Jokin Muñoz eta Jon Gerediagaren aurretik, beste 39 euskal idazlek jaso dute Kritika Saria. Golardo hau 1956an sortu zen erdarazko modalitatean, eta duela 30 urtez geroztik, euskaraz argitaraturiko narratiba eta poesia libururik onenen artean banatzeari ekin zion Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak.

Ildo horretan, Kritika Sariaren historia euskal literatura garaikidearen bilakaeraren isla bilakatu da. Horrela, Bernardo Atxagak bost aldiz irabazi du Kritika Saria, Felipe Juaristik lau aldiz, Joan Mari Irigoienek hiru aldiz, eta bina aldiz Anjel Lertxundik, Ramon Saizarbitoriak, Joseba Sarrionandiak, Patxi Ezkiagak eta Tere Irastortzak.

Emakumeen presentziari dagokionez, Irastortzarekin batera, beste lau emakume ere aurki daitezke Kritika Saria irabazi duten euskal idazleen zerrendan: Lurdes Oñederra, Amaia Iturbide, Arantxa Urretabizkaia eta Miren Agur Meabe.

Diruzko saririk banatzen ez duten heinean, Kritika Sariak "askeagoak eta independenteagoak" dira adituen esanetan Euskadi Sariak baino; baita ibilbide luzeagokoak ere, literatur kritikariek ematen dituzten golardo hauen euskarazko bertsioa Eusko Jaurlaritzaren sari ofizialak baino lau urte lehenago eratu baitziren.

Hiru hamarkada hauetan Kritika Saria irabazi duten 60 euskal liburuetatik 10ek baino ez dute lortu Euskadi Saria: Anjel Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanez (1983), Joan Mari Irigoienen Udazkenaren balkoitik (1987) eta Babilonia (1989), Felipe Juaristiren Hiriaren melankolia (1987), Bernardo Atxagaren Obabakoak (1988), Patxi Ezkiagaren Ispiluaren isladaketak (1988), Imanol Irigoienen Argiaren barne distantziak (1989), Lurdes Oñederraren Eta emakumeari sugeak esan zion (1999), Ramon Saizarbitoriaren Gorde nazazu lurpean (2000) eta Pello Lizarralderen Larrepetit (2002).

Bi lehiaketetako epaimahaiek erabateko adostasuna agertu zuten 1987, 1988 eta 1989 urteetan, Kritika Sariaren orduko irabazleek Euskadi Saria ere berenganatu baitzuten. Handik hona, ordea, hiru aldiz baino ez dute bat egin Kritika eta Euskadi sarietako epaiek, eta azken bost edizioetan, bakoitzak bere bideari jarraitu dio.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_