_
_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Argia antzinako euskararentzat

XVIII. mendeko eskuizkribu-multzoa aurkitu dute, hizkuntza horretan ezagutzen den bigarren luzeena

Aspaldiko amodio kontuek euskararen historia berridatzi dute. Carlos Rilova (Donostia, 1967) ikertzaile eta Eusko Ikaskuntzako kidea ijitoen inguruko agirien bila zebilen Gipuzkoako Foru Aldundiko Artxibo Orokorrean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren enkarguz, eta XVIII. mendearen bigarren erdialdeko prozesu judizialetako dokumentuak aztertzen ari zela, euskaraz idatzitako bi eskuizkribu aurkitu zituen: bata Urretxun idatzitakoa, eta bestea Tolosan.

"Lazarragaren testuaren atzetik, hauek dira euskaraz idatzita aurkitu diren eskuizkriburik luzeenak", azaldu du Rilovak, agiri aurkitu berri hauen garrantzia azpimarratuz. "Biak Gipuzkoako barrualdean aurkitutako testuak dira, eta honek berretsi egiten du XVIII. mende amaierako euskaltasunaz geneukan irudia, barrualdeko herrietan, kostaldean gertatzen zenaren kontra, ez baitzegoen gaizki ikusita euskaraz hitz egitea", gaineratu du.

XVIII. mendeko bi epaiketaren transkripzio banak osatzen dute testua
"Orduko hizkera ezagutzen lagun dezakete agiriok", dio ikertzaileak

Urretxuko testua, korregidorearen eskribauak hitzez hitz kopiatutako eskuikribua da, Cayetano de Gurrutxaga eskola-maisu eta organo-jotzaileak izkiriatutakoa. "1766 eta 1769 artean idatzitako testu horretan, begi-bistakoa da jatorrizko izkribuaren egilea pertsona ikasia zela, eta giro sozial hartan normala zela epaileen aurrean euskaraz aritzea", azaldu du Rilovak.

Itxura denez, Cayetako de Gurrutxagak eta Maria Jesus de Agirrezabal izeneko familia oneko neskatxa batek -honek 15 urte zituen, eta Cayetanok 30- elkarrekin ezkontzeko idatzizko akordioa izenpetu zuten.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

"Ezconceco itz oec naidegu valiadezaten obligaceco alcarrequin ezconcera urte biren barruan", irakur daiteke agirian. Horixe izan zen, antza, Gurrutxagak pleituan ezkontza justifikatzeko erabili zuen proba nagusia, baina epaileak ez omen zion arrazoirik eman.

Bost urte geroago, Tolosan, beste eskribau batek Maria Agustina de Urangaren ahotik bildutako izkribu bat kopiatu zuen. Agirian, Maria Agustinak Azpeitiako erretoreari zuzendutako mezua transkribatzen da.

"Naiagodet bada nic munduban padecitu eta eginbeza aren gauza oiey uchicheco dilixencia", eskatzen dio andre errukarriak apaizari - "oren mesediac eguinbeza onen erespuesta ainbat lasteren"-, tentazioa saihestu ezinik. Nicolas de Estebanotek, Agustinaren ohaideak, idatzizko testigantza hau erabili omen zuen anderearen ustezko lizunkeria frogatzeko.

"Gurrutxagaren testuaren aldean, Tolosako izkribu hau eskolarik gabeko pertsona batek idatzitakoa dirudi, baina balio filologiko handia du orduko euskara mintzatua ezagutzeko", nabarmendu du EIko ikertzaileak.

Eskuizkribu aurkitu berri hauen faksimilak Euskonews aldizkari elektronikoaren azken alean irakur daitezke, baina ez dira Interneten aurki daitezkeen euskarazko agiri zahar bakarrak. Susa argitaletxearen Armiarma.com proiektuko Klasikoen gordailua atalean, antzinako amodio eta gizarte-harremanak islatzen dituzten izkribu ugariren transkribapenak irakur daitezke.

Testu hauetako zaharrenak XVI. mende erdialdeko ezkontza-fedeak dira. "Nic arçen çaytut emazte eta sposaçat eta prometaçen drauçut çu biçi çaren artean eta ni biçi nayçen artean ez berçe emazteric eguiteco, ala ene fedea", dio Taxonar herrian aurkitutako 1557 urteko ezkontza-fede batek.

Eskualde eta garai beretsukoa da Ibon Sarasolak 1983an argitaratutako esaera hau, hereseek Jainkoaz ernegatzeko erabiltzen omen zutena: "Aurrac, arneaga eçaçuey Jangueycoaz eta Andre Dona Mariaz, eta aren semeaz, eta saintu eta sainta guçiez, eta aytaz eta amaz eta azcaci guçiez". Judizioetako agirietan ohikoa bide zen lekukoen hitzak jatorrizko hizkuntzan transkribatzea. Sunbilan 1597an gertatu zen ebasketa baten inguruko agirietan, eskribauak esaldi hau kopiatu zuen: "Vay gu eçeçe verçe ijitoric ere va duc Vaztanen".

XVIII. mendeko beste bi dokumentu

- Urretxuko izkribua Urtea: 1766-1769

Egilea: Cayetano de Gurrutxaga, maisua.

- Azalpena: Egileak eta Maria Jesus de Agirrezabalek elkarrekin ezkontzeko idatzizko akordioa sinatu zuten. Cayetanok neskaren ondareaz jabetu nahi zuen.

- Tolosako izkribua Urtea: 1774

Egilea: Maria Agustina

de Uranga (beste batek idatzia).

- Azalpena: Nicolas de Estebanotek Maria Agustinak apaizari egindako konfesioa erabili zuen neskaren lizunkeria salatzeko.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_