_
_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Hamaika topiko Durangoko

Zer da Durango? Urtero itzultzen zaigun galdera da, El Almendroren turroia bezain errekurrente. Zutabe honetan erantzun batzuk ematen saiatuko gara, beti ere liburugintzaren ikuspuntutik.

Azoka bat. Batzuetan ahazten zaigu, baina Durangokoa merkatu bat da, hots, salerosketa gune handi bat, zeinaren erlazioa literaturarekin nahikoa zeharkakoa baita, sari, kritika edo balnearioenaren antzekoa; Elkar bezalako enpresa batek okupatzen duen espazioa (eta azokaren norabidean daukan eragina) gogoan hartzea besterik ez dago horretaz jabetzeko.

Osagarri bat. Izan ere, argitaletxeen diru-sarreren gehigarri garrantzitsua da Durango, zabaltzailearen kostuak aurrezten dituzten heinean: alearen salmentaren parte handiagoa eskuratzen dute. Horregatik, eta baita Euskal Herriaren etorkizunaz kezkatuta daudelako ere, egon ohi dira horren goibel editoreak mugimendu gutxi sumatzen den egunetan.

Sinbolo bat. Gernikako Arbola, Sanferminak, Goyako baskito eta neskitak, Loiolako basilika edo Urepeleko artzaina bezainbeste (adibidez).

Stress bat. Azoka egunetan argitaratzaileen egoera animikoa aipatu goibeltasun horren eta nekearen arteko punturen batean kokatzen bada, azoka aurreko asteetan (batzuetan hilabeteetan) urduritasunaren eta histeriaren arteko lurralde batean egon ohi da: kirioak jota ibiltzen dira, elkarren artean teilakatzen diren aurkezpenak direla edo produkzio-katean atzeratuta datorren liburua dela. Euskal liburugintzaren stress postraumatikoa, bestalde, hurrengo urteko apirilera arte luzatzen da (gutxienez).

Arrisku bat. Osasunarentzako eta, bereziki, gibelarentzako, euskal erromeria guztietan gertatzen den bezala bestalde.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Deserosotasun bat. Liburuak erostea ariketa intimo bat da, denbora eta lasaitasuna eskertu eta, bistarena ez ezik, beste zentzumenen partehartzea eskatzen duena, batik bat ukimenarena eta usaimenarena. Halako ekintza poetiko horren osotu bat aurrera eramateko aukerak ez dira ugariak Azokan; izan ere, bazkaltzeko ordua izaten da horretarako egokiena, hau da, berez dastamenaren unea beharko lukeena izan eta, ondorioz, euskaldun on batek alferrik galdu ezinekoa (bazkaltzeko alegia). Gainontzeko orduetan egin daiteke froga, noski, ukondo-kolpe, zapaltze eta bultzakaden artean aritzeko prest egotekotan.

Aukera bat. Liburu-dendetara nekez ailegatzen diren argitarapen dezente eskuratzeko. Batzuk, bide batez eta inoiz gertatu den bezala, Zutabe aldizkariaren azken alea bezain sinpatikoak.

Sofrikario bat. Idazleak konprobatzen duenean bere sinatzeko ilara, existitzekotan, soilik senide, adiskide edota ikasturte amaierako kalifikazioan interes berezia duten ikasleez osatuta dagoela. Sinatzeko ekartzen dioten liburua beste idazle batena dela ikusten duenean, zeina, hutsik egin gabe, norbera baino itsusiagoa eta aurkeztezinagoa izaten baita. Oparotasun horren guztiaren aurrean, urtero produzitzen den liburu-meta erraldoiari ale bat gehitzeak zentzurik ote duen galdetzen dionean bere buruari. Editoreak bere liburuen salmenta-datuak komentatzen dizkionean.

Gomutagarri bat. Aspaldiko lagunekin topo egiteko leku aproposa bide da Durango, eta, beharrik, baita Tempus fugit esapidearen inguruko ariketa praktikoak egiteko ere: Herio gero eta hurbilago daukagula gogorarazten digute adiskide eta etsai zaharren aurpegi higatuek eta keinu nekatuek, gureak ere badirenak.

Behin-behineko antidoto bat. Ikusezintasunaren kontra alegia: hau bezalako egunkari batek euskal liburugintzaz zer edo zer aipatzen duen aldi bakanetakoa da Azokakoa, euskarazko ghettotxo honetatik kanpo.

Aitzakia bat. Hau bezalako topikoz jositako beste zutabe bat gehiago osatzeko (datorren urtera arte).

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_