_
_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Zebrak

Isaak Bashevis Singer idazlearen ipuin batean narratzaileak zebrak ekartzen ditu gogora istorioaren hasieran. Zebren portaera bitxia da, pentsatzen du Afrikari buruzko film bat gogoratuaz bat. Lehoiek, normalean ez askok, zebrak erasotzen dituztenean, hauek, jakina, ihes egiten saiatzen dira, bakoitza bere aldetik. Ordura arte lasai egon dira sabanako belarrik freskoenak bilatzen edo, bestela, hausnarrean. Lehoiek zebra haietako bat harrapatzen dutenean, gainerakoak begira gelditzen dira, adi-adi, segundu batzuez. Leihoak hasi dira atzaparren artean duten zebrari lehenbiziko hozkada gastronomikoak ematen, eta artean ere zebrek haiei begira segitzen dute, ikaraturik hasieran, harridura begirik agertu gabe gero. Handik gutxira taldeko zebrek belarra lasai jateari ekingo diote berriro. Krudela da, tristea, pentsatzen du narratzaileak. Baina zer -galdetzen dio berehala bere buruari-, zer gelditzen zaie zebrei belarra jateaz landa, haien bizitza, eta sena, hori egitea besterik ez bada.

Singer-en narratzailearen burutazio isilak zailtasun handirik gabe asma ditzakegu: zebrak askotxo izan ohi dira taldearen barruan, erasoa prestatzen duten lehoiak, aldiz, ez dira dozena erdira ere iritsiko. Zer kostatzen zitzaien zebrei, kontuan izanda ehundik gorako taldeak osatzen dituztela sarri, lehoiei -lau katu horiei- aurre egitea? Batera ostikoka hastea nahiko lukete lehoi horiek ederki asko egurtu eta uxatzeko.

Baina inoiz ez dute halakorik egiten (eta ez dute egingo). Zebrak iheska hasten dira lehoi bat ikusi edo usaindu bezain pronto, bakoitza bere burua salbatzeko esperantzaz. Haietako bat erortzen denean, taldeko zebrak begira geldituko dira une batez; gero, eta lehoien atzaparretan hildako zebraren odola oraindik ere aurrean dutela, belarra jatera itzuliko dira, bizitzaren zikloa, krisialdi gogor baina aldi berean labur baten ondoren, berritu balitz bezala.

Ez dakit gizakiok zebren itxura ote dugun. Egia esan, batzuek mandoena (eta astoena) erakusten dute areago. Portaera askotan, hala ere, zebrena bezalakoa den jokabidea erakusten dugula esango nuke, Singer-en narratzailearen hariari lotuz. Gure artean lehoiak izaten ditugu, gehienok zebren taldekoak garen arren. Lehoiek noizbehinka erasotzen gaituzte, senak, nolabait esatearren, hori eskatzen baitie. Eta gure senak, berriz, geure buruaren bizitza (hau da, norberarena, eta ez besteena, edo talde osoarena) gordetzera eramaten gaitu. Horregatik erori berri denari ez diogu jaramon handirik egiten.

Hiri handiaren kaletan barrena nenbilela, urte t'erdi izango duen haurtxo bat ikusi dut, beltzarana, arropa gutxi eta eskasak soinean. Prostituten kale ezagun batean ari zen lasterraldi moduko bat egiten. Garaizegi atsotutako prostituten artean zirkuluak marrazten zituen behin eta berriz bere korrika egiteko era oraindik ere trakets eta zalantzazkoan. Aldamenean zeuzkanak barrezka zeuden, umearen ardurarik gabeko alegrantziaz kutsaturik.

Instant batez hango giroari erreparatu diot, oraindik ere noraezean naramaten pausoak geldiarazi gabe. Kaleko eraikinak zahartuak daude, ez dute beste auzo batzuetan ageri duten distira eta argitasuna. Kale nagusi bat dago eraikin hauen ostean, lehenbiziko izkinaren bueltan, baina han ibiltzen den jendeak eta hemengoak ez dute elkarrekin inongo loturarik, munduaren bi mutur ezberdinetako biztanleak dirudite.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Halako batean, gizon erren bat pasatu da emakumeen aurretik, eztulka. Emakume batek zerbait esan dio, baina gizonak ez du erantzuteko keinurik ere egin. Bien bitartean, haurrak bere horretan jarraitu du, kale erdian jiraka, oinutsik, prostituten barre-algaren artean. Emakume haietako baten alaba dela pentsatu dut, agian arrazoirik gabe. Aurrera segitu dut, nire oinek ez baitzuten gelditzeko asmorik. Kaletik irtetean, eta eguzkiaren izpi batek aurpegia laztantzen zidan bitartean, Singer-en zebrak etorri zaizkit burura, sabanako zebra isilak, eta, egia esan, oraindik ez dakit zergatik.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_