_
_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Dominen arrastoan

Euskaltzaindia 31 kide osoko kopurura helduko da datozen hilabeteotan

Euskaltzaindia da Euskal Herriko lurralde guztietan ordezkaritza duen erakunde ofizial bakarra. Duela urtebete onartu zituen estatutu berrien haritik, euskararen akademiak 28ra handitu berri du, Sagrario Aleman eta Joseba Lakarraren izendapenaz, euskaltzain osoen kopurua, eta datozen hilabeteotan, beste hiru euskaltzain berri hautatzeko asmoa omen du. "Estatutu berrien arabera, gehienez 32 euskaltzain oso egon daitezke", argitu du Jose Luis Lizundia Euskaltzaindiko diruzainak.

Irailean, 88 urte beteko dira Resurreccion Maria de Azkuek, XX. mende hasierako beste 11 jakintsu euskaltzalerekin batera, Euskaltzaindia sortu zuela. Harez geroztik, ekin eta jarrai lemapean, euskararen aldeko lanean jardundako joera eta pentsaera desberdinetako 84 euskaltzain osok parte hartu dute guztira hizkuntza zaindu eta gaurkotzeko ahaleginean.

Mikel Zalbide izan da domina historikoetan sartu den azkena; horrez gain, lau domina berri sortu dira

"Neurri batean, akademiako dominen historiak euskararen azken 100 urteotako historia laburbiltzen duela esan genezake", aitortu du Lizundiak.

Durangaldeko euskaltzaina akademiako 2. dominaz jabetu zen 2004. urtean, Jose Maria Satrustegi zenaren ordez, eta Luis Eleizalde, Karmelo eta Bonifazio Etxegarai eta Nikolas Ormaetxea Orixeren lekukoa hartuz.

Handik hona, Euskaltzaindiak beste lau euskaltzain oso izendatu ditu aulki edo domina historikoetan: Adolfo Arejita 3. dominan (aurretik Julio Urkixo, Luis Villasante eta Andolin Eguzkitza izan ziren domina honen jabeak), Ana Toledo 19. dominan (Lino Akesolo eta Juan San Martini lekukoa hartuz), Patxi Salaberri 24. dominan (Polikarpo Iraizoz eta Patxi Ondarrari jarraituz), Bernardo Atxaga 8. dominan (Ramon Intzagai eta Manuel eta Juan Mari Lekuonaren postu berean), eta Mikel Zalbide 17. dominan (Jose Maria Lojendio eta Juan San Martinen ondoren).

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Zalbide iazko apirilean izendatu zuten euskaltzain oso, eta duela bederatzi egun jabetu zen Gipuzkoako Foru Aldundian karguari dagokion dominaz, XIX. mendean -Gipuzkoako Batzar Nagusien eskariz- euskara biziberritzeko plan bat landu zuen Agustin Iturriaga apaiz hernaniarrari buruzko hitzaldi batez.

Donostiako ekitaldian esandakoaren haritik, Zalbidek tamalgarritzat jo du "gure aurrekoen inguruan dagoen desinformazioa". Defizit hau "are larriagoa" iruditzen zaio gazteen kasuan, eta euskarari arkaismo kutsua kendu eta prestigioa eta erabilera-esparru berriak gaineratu nahirik, ezinbestekoa deritzo "eskolan eta unibertsitatean defizit horri aurre egiteko neurriak" hartzeari.

Industri ingeniari donostiarra da, momentuz, Euskaltzaindiko aulki historikoetan, 60ko hamarkadan ezarritako 24 euskaltzaineko kopuruan, sartu den azken akademikoa.

Aldi berean, iazko ekainean onartutako estatutu berrien ildotik, Euskaltzaindiak lau domina berri sortu ditu aurtengo urtarriletik aurrera, Aurelia Arkotxa idazle eta irakasle baigorritarra, Andoni Sagarna informatikari donostiarra, Sagrario Aleman euskalduntze mugimenduko aintzindari nafarra eta Joseba Lakarra hizkuntzalari bizkaitarraren izendapenez.

"Azken izen hauei erreparatuz gero, bistan da Euskaltzaindiak eutsi egiten diela orain arteko irizpideei euskaltzain oso berriak izendatzerakoan, hautagaien herrialdea eta jakintza-espezializazioa gogoan hartuz, baina horrekin batera, genero-ikuspegia ere txertatu du prozesu honetan, lau euskaltzain oso berrien erdiak emakumezkoak direlarik", azaldu du Lizundiak.

Euskaltzaindiko diruzainak akademiaren iragana aztertu berri du Eusko Ikaskuntzaren enkarguz, Juan San Martin zenak Auñamendi entziklopediarako idatzi zuen artikulua gaurkotze aldera. "Altunak Euskaltzaindiaren hasierako urteei buruz idatzi zuen, eta nik Villasante eta Haritschelharren 32 urteko agintaldia arakatu dut", zehaztu du.

Erakundearen etorkizun hurbilari dagokionez, Lizundiak beste hiru domina berriren adjudikazioa iragarri du. "Udazkenean 29. eta 30. euskaltzainak izendatuko dira, eta datorren urtearen hasieran, 31.a", esan du.

Gogoan izan behar da, Txomin Peillenek (4. domina) 75 urte beteko dituela azaroan, eta ondorioz, euskaltzain emeritu bihurtuko dela, iaz Arana Martija, Charritton, Diharce, Larre, Haritschelhar eta Zabala bezalaxe.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_