_
_
_
_
_

Opentraden sortzaileek itzultzailearen eraginkortasuna hobetu nahi dute

Testuak gaztelaniatik euskarara botoi bat sakatuta itzuli daitezke dagoeneko. Hori ahalbidetzen duen Opentrad itzultzaile automatikoa iragan astean aurkeztu zuten Bartzelonan. Tresna berriak %75eko eraginkortasun-maila du (itzulpen automatikoa egin ondoren zuzendu beharreko karaktereen proportzioa neurtzen du maila horrek) eta pixkanaka %90era heldu nahi dute proiektuaren bultzatzaileek.

"Orain erabiltzen ari garen teknologia hobetu behar dugu", azaldu du Iñaki Arantzabal Eleka Ingeniertza Linguistikoko arduradunak. Erakunde honek Euskal Herriko, Vigoko eta Valentziako unibertsitateekin elkarlanean jardun du 2004az geroztik erreminta hau garatzeko, gaztelaniatik galegora, katalanera eta valentzierara ere itzulpenak egitea ahalbidetzen baitu tresna berriak. Gainera, azken hiru hizkuntza hauen erabiltzaileek alderantzizko noranzkoan erabil dezakete, hau da, testuak gaztelaniara itzuli.

Tresna Internet bidez erabil daiteke www.opentrad.org helbidean. Abiadura handiko bi itzultze-motor erabiltzen ditu; transferentzia sintaktiko partzialekoa da bata (Apertium), elkarrengandik hurbilekoak diren hizkuntza bikoteetarako. Euskarari dagokionez, berriz, transferentzia sintaktiko osoko sistema erabiltzen du. Kode irekian egina da; hori dela eta, programak garatzen dituzten enpresek sartu ahal dute Opentrad bere sistemetan, baita itzultzailea beren beharrizanen arabera egokitu ere.

Gaztelania-euskara sistemari dagokionez, etorkizunean adibideetan oinarritutako teknologia eransteko asmoa dute, itzulpenen kalitatea hobetzeko. Horrek esan nahi du erabilera-esparru jakinetara zuzendutako hiztegiak eta datu-baseak gehituko dizkiotela, bi hizkuntzen artean dagoen alde handiak sorrarazten dituen polisemia-arazoak gutxitzeko.

"Demagun labeak egiten dituen enpresa baten beharrizanetara egokitu nahi dugula tresna. Beraz, enpresa horren eskuliburuak erantsi behar dizkiogu sistemari, itzultzaileak erabil ditzan", azaldu du Arantzabalek. Horrek ahalbidetuko luke, gainera, erabiltzaile jakinen araberako ordena ematea adiera bat baino gehiago duten terminoei.

Horrez gain, Elekak ez du baztertzen etorkizunean euskara-gaztelania itzultzailea ere sortzea.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_