_
_
_
_
_
Gaiak

Hitzen memoria galdua

Euskarazko lehen grabazioak 1900eko Erakusketa Unibertsala zela eta egin zituen Léon Azoulay mediku eta antropologo frantsesak

Euskarazko lehen soinu grabatuak Léon Azoulay mediku frantsesari zor zaizkio. Barne-medikuntzako sendagilea izan zen, bihotz-gaixotasunetan aditua, eta txitean-pitean gaztelaniazko testu zientifikoak frantsesera itzultzen ere jarduten zuen. Antropologiaren bidea ere urratu zuen, eta esparru horretan ekarpena nabarmena egin zuen.

Parisko 1900eko Erakusketa Unibertsalak aukera eman zion Azoulayri antropologia arloan gauzatu nahi zituen ikerketak bideratzeko. Mundu osoko herrien ordezkariak bildu ziren erakusketa hartara, eta, bertako Elkarte Antropologikoaren laguntzarekin, zoko batetik bestera ibili zen bost hilabetez, hainbat kultura eta hizkuntzatako laginak jasotzen, bere xede nagusia erdiesteko asmoarekin: fonografoak hizkuntzalaritza eta filologiarako zituen ahalmenez baliatuta, soinu-artxibo zabala sortzea. Testuinguru horretan ekin zion euskarazko lehen soinuak grabatzeari, beste hizkuntza askotako lekukotasunak ere jaso zituela.

400 grabaketa baino gehiago egin zituen, tartean kontinente guztietako 70 hizkuntzako laginak

Azoulayk idatzitako artikulu baten arrastoari jarraiki, 1999ko urriaren 11n Parisen aurkitu zituen Inaxio Lopez de Arana euskal idazle, itzultzaile eta ikertzaileak egun euskaraz dauden soinurik zaharrenak, hain zuzen ere sendagileak egindakoak. Grabaketa zaharragorik ez dagoela esatea arriskutsu xamarra bada ere, aditu honen hitzetan "zaila litzateke lehenago grabatutako soinuak aurkitzea, batez ere kontuan hartzen badugu gramofonoa garai hartan asmatu zela".

Soinuok Parisen egon dira beti, 1968tik 1969ra bitarteko tartean izan ezik, orduan Estatu Batuetako Sirakusa hirira eraman baitzituzten, hasierako grabaketaren arrabolak zinta magnetikora aldatzeko. Lopez de Aranak horien azterketa zabala egiten du Egan aldizkariak jasotako Léon Azoulay: euskarazko lehen soinuak ikerlanean. Halaber, Eusko Ikaskuntzaren laguntzarekin plazaratutako CD ROMean entzungai daude.

Orotara hamabost minutuko iraupena du soinu-grabaketa hark. Bederatzi pieza txiki jaso zituen bertan: San Juanen ebanjelioaren 20. kapituluaren bi irakurketa, zubereraz; San Lukasen ebanjelioaren 15. kapituluaren irakurketa, gipuzkeraz; Maitia non zira eta Prima eijerra amodio kantak, zubereraz; Donostiako hiru damatxo satira-abestia, gipuzkeraz; bi irrintzi eta Herriyetan batzubek amodio-bertsoa eta Pello Joxepe satira-kanta, biak ere gipuzkeraz.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Lopez de Aranak adierazi duenez, gaur egun oraindik ere oso ezagunak dira grabaketetan ageri diren lau kantak: "Soinuotan dauden lau kantak oraindik Euskal Herriko edozein txokotan entzun daitezke, eta gainera, kantutegi batean baino gehiagotan argitaratu izan dira". Grabaketan ageri den bertso bakarrari dagokionez, ordea, batere ezaguna ez dela aitortu du ikertzaileak: "Nik behintzat ezin izan dut inon aurkitu, hainbat kantutegitan kontsultatu arren". Bertsoan erabilitako batzubek hitza abiapuntutzat hartuta, lehengo mendearen hasieran Urrestillako Otalastegi baserrian bizi izan zen Jose Inazio Etxeberria bertsolaria bertsoaren egile izatea baztertzen ez duen arren, posibleago ikusten du 1831. urtean jaiotako Ramon Artola bertsolari tolosarrak ondu izana bertsoa. "Bertsokerari, gaiari eta besteri atxikita pentsatzekoa da Artola bera edo eskualde eta garai beretsuko bertsolari bat izan zela egilea", adierazi du.

Lehenengo euskal grabaketa hartan lau hizlarik parte hartu zutela uste du Lopez de Aranak, darabiltzaten euskalki, doinu eta hizkerei erreparatuta. Grabaketak aurkezten dituen gizona Azoulay bera izan daitekeelakoan dago. Bestetik, zubererazko pasarteetan Zuberoako bi gizonek parte hartu dutela irizten du: batak San Juanenen Ebanjelioaren lehenengo irakurraldian eta Maitia non zirade kantan parte hartzen du; eta besteak, San Juanen bigarren irakurraldian eta Prima eijerra abestian. Azkenik, Beterriko neska batek (Tolosatik Donostiara bitarteko eskualdeko herriren batekoa bide zena) gainerako grabaketei ahotsa jarri diela esatera ausartu da. "Nire ustez, Zuberoako bi gizon horiek eta Beterriko neskak jarri zioten ahotsa euskarazko aurreneko soinu-lekukotasunei", zehaztu du.

Azoulayk guztira 400 grabaketa baino gehiago egin zituen 1900eko. Horien artean 70 hizkuntzaren laginak jaso zituen, kultura ezberdinetako kantu, ipuin, oihu eta musika-ekitaldien bidez, besteak beste. Kontinente guztietako soinu artxiboak erdietsi zituen, eta gehienak Asia, Europa eta Afrikakoak baziren ere, Amerika eta Ozeaniako erakusgai interesgarriak ere lortu zituen. Frantziakoa izanda, behin baino gehiagotan leporatu zioten frantsesaren lagin gehiago jaso ez izana. "Frantses askok ez zuten parte hartu nahi izan, lan hori gutxiesten zutelako eta bost axola zitzaielako euren ahotsa museo fonografiko baten betikotzea", argitu du Lopez de Aranak.

Ikertzailearen gorabeherak

Bihurgunez betetako bide malkartsua izan zen Azoulayrentzat Parisko erakusketan grabaketak egitea. Izan ere, soilik goizez lan egiteko baimena lortu zuen. Lan baldintzak, gainera, oso kaskarrak izan zituen: ez zeukan lana egiteko gela edo bulegorik eta batetik bestera ibili behar izaten zuen gramofonoa eta beste tramankuluak zamatuz. Lopez de Aranaren hitzetan, "lan egiteko uzten zizkioten geletan ez zegoen aterik, leku irekiak ziren, zarata handia egoten zen, eta ikusle gehiegi inguruan, jakin-minak erakarrita". "Sarri askotan ez zen ez mahairik, ez aulkirik egoten, hiztunak ahalik eta erosoen sentitzea komeni bazen ere", erantsi du.

Komunikazioan sortzen ziren gaizki-ulertuek traba ugari sorrarazi zioten Azoulayri, eta idatzizko testurik lortu ezean, arazoak areagotu egiten ziren. Halaber, hizkuntza desberdinetan hitz egitea arazo-iturri emankorra zen, eta halakoetan mimikara jo behar izaten zuen azalpenak emateko eta hiztunei zer egin behar zuten adierazteko.

Bestalde, grabaketarekin batera, haren testu idatzia edukitzea funtsezkotzat jotzen zuen mediku frantsesak, transkripzioa aldez aurretik eskuratzea oso lagungarria izaten zelako hiztunen ahoskera finkatzeko eta ezaugarri fonetikoei buruzko ezaugarriez jabetzeko. "Testua idatzirik emanda, Azoulayk fonografiatuei irakats ziezaieken nola ahoskatu silabaka, zein tarte utzi behar zen silaben artean eta zein ahots-tonu erabili behar zuten", azaldu du Lopez de Aranak. Tamalez, hiztun gehienak ikasi gabeak ziren, eta idatzizko testuek ez zuten ezertarako balio izaten. Arazo horren aurrean kantuak ziren konponbidea, hiztunek horiek gogoratzen baitzituzten ondoen.

Zenbait kasutan, grabaketetarako boluntarioak lortzea ez zen batere erraza gertatzen. Erakusketan zeuden herrialdeetako ordezkari-taldeetako buruek batzuetan ez zuten horretarako baimenik ematen. .

Beste batzuek, ordea, dirua eskatzen zuten emandako laguntzaren truke. Edozelan ere, Azoulay berehala ohartu zen hiztunei beren herriko grabaketak entzunarazita ugaldu egiten zirela grabazioa lortzeko aukerak.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_