_
_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Nazioari buruzko gogoeta

Renanen hitzaldiaz aritu dira lau intelektual, 'Limes' bildumaren bultzatzaileek deituta

Arraza garbirik ez dago benetan, eta politika analisi etnografikoan sostengatzea ameskeria baino ez da. Herrialde nobleenak, -Ingalaterra, Frantzia, Italia- odol nahasiena daukaten berak ditugu". Horrela zioen Ernest Renan pentsalariak, XIX. mendeko frantziar intelektualik garrantzitsuenetarikoak, 1882an eman zuen hitzaldi ospetsuan. Qu'est-ce qu'une nation? lelopean bildu zituen ideiak Zer da nazioa izenburuarekin itzuli zuen EHUk, Limes bildumaren baitan.

"Bat nator, oro har, egilearen ideia batekin, hots, nazioaren kontzeptuak ez dituela oinarritzat ez arraza eta ez erlijioa, ezta inongo determinismorik ere", adierazi du Jaume Pérez Montaner Katalanezko Idazleen Elkarteko presidenteak. Izan ere, Renanen testuak eztabaidarako bidea eman du azken bi asteotan, bildumaren bultzatzaileek antolaturik Donostia Koldo Mitxelena Kulturunean egin den hitzaldi-sortan. Montanerrekin batera, Jose Luis Lizundia euskaltzainak, Arantxa Urretabizkaia idazleak eta Joxemiel Birador idazle eta ikertzaileak parte hartu dute ekimen honetan; eta Nazioaren kontzeptuari buruz bakoitzak duen ikuspuntua azaldu dute.

Bizikidetza

Pentsalari frantsesak nazio-estatu nagusien sorrera ahalbidetu zuten ideologiaren ardatzak deskribatu zituen. "Nazioa bi erara uler daiteke: estatu bat abiapuntu hartuta eraikitzen dena, eta zenbait ezaugarri partikular edo gogoa tarteko nazio izan nahi duten herriak", erantsi zuen, eztabaida bizia piztu zuen mintzaldi batean. Bere iritziz, "nazionalitate kulturalek Estatu baten mugen barruan inolako arazorik gabe elkarrekin bizi daitezkeen nazionalismoak sortu dituzte".

"Hizkuntzaren batasuna lortzeko indarrezko neurririk sekula erabili ez izana ohorezko gertakaria da Frantziarentzat", dio Renanen testuaren beste pasarte batek. "Iraultzaren lehen garaian, jakobinoen garaian, sortu berri ziren erakundeen izenak euskaratu zituzten", dio Lizundiak. "Gero jokabide jakobinoa gailendu zen eta estatu-nazioa delako bide unitarista hartu zuen", azaldu zuen, iraultzaileen "deribak" euskal kulturan izan zuen eragina ardatz hartuta.

Nazio hitzak historian zehar izan dituen aldaerak ere aztertu zituen, "periferiaren periferiatik", Bidadorrek. Nafarroan "euskal komunitatea prentsaren inguruan" gorpuztu dela argudiatu zuen beste lan batzuen artean lurralde horretako literaturaren historiari buruzko ikerketa sinatu duen ikertzaileak. "Nafarroak izaera bikoitza izan duela aipatu izan da: iparra eta hegoa. Baina ez dut uste hain sinplea denik".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Antolatzaileek proposatutako gaiari puntu feminista jarri zion, azkenik, Arantxa Urretabizkaiak. "Nik nire burua ez dut nazionalistatzat, abertzaletzat bai zentzu orokorrean. Ez zait gehiegi inporta. Zertarako nahi dut nik estatu bat, nire herriko festetan danborra jotzen uzten ez badidate?".

Unibertsitatea plazara atera

Unibertsitatea kalera ateratzea lortzen ari gara". Hitz horiekin laburbildu du Esteban Antxustegi EHUko irakasle eta jardunaldien antolatzaileak Limes bildumaren ekimen orokorraren baitan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean hartu duen eztabaida-zikloaren balantzea. Hain zuzen ere, horixe baitzen ekimenaren helburu nagusietako bat. Horrekin batera, pentsamenduarekin lotutako gaiez "normaltasun osoz" aritzeko beste bide bat ireki nahi izan dute.

Lau egunez, Koldo Mitxelenako liburutegia "eztabaida-foro" bihurtu da. "Jendeak hitz egiteko gogo ikaragarria dauka, hitz egiteko foroak behar ditu. Adin desberdinetako jendea bildu da, anitza, adin desberdinetakoa, eta guztiek hitz egiteko eta eztabaidatzeko gogoarekin zetozen", erantsi du jardunaldien antolatzaileak.

Ekimen hau 2005eko azaroan abiatu zen, Pentsamenduak irakurtzen direnean. Pentsamendua eta literaturari buruzko lehen jardunaldiak izenburupean egin ziren jardunaldiekin, egun puri-purian dauden zenbait gairen inguruan gogoeta egiteko gune bat sortzeko xedearekin.

Orduan bezalaxe, ziklo honetan ere honako formatua izan dute saioek: Lehendabizi, aukeratutako egilearekin lotura duen testu baten irakurketa, idazle baten eskutik (Unai Elorriagak eta Patxi Ezkiagak parte hartu zuten aurreko saioetan), ondoren hitzaldia eta, azkenik, eztabaida.

Ekimenak jarraipena izango du hurrengo hilabeteetan. Martxoan, hezkuntza eta giza eskubideak izango dituzte hizpide. Maiatzean, berriz, Pío Barojarengan eragin handia izan zuten hiru egileren lanak (Kirkegaard, Nietzsche eta Schopenhauer) aztertuko dituzte, idazle donostiarraren heriotzaren 50. urteurrena dela-eta antolatutako ekitaldien baitan. Azkenik, abendan ilustrazioak Euskal Herrian utzi zuen itzalaz arituko dira.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_