_
_
_
_
_
Gaiak

Munduko literaturaz aritzeko

Igeltseroa komun hauetara etorri da ea norbaitek jaten dion buztana / edo gazte itxura oneko baten bati lan berbera egiterik posible den".

Lerrook Denis Cooper (California, 1953) 1978an idatzi zuen Bi mutil izenburuko poemari dagozkio. Rikardo Arregik euskaratu eta aldizkarian eseki ditu. Horrekin batera, idazle horren lanari buruzko kritika argitaratu dute, genero hori "terminoaren zentzurik zabalenean ulertuta", aldizkariaren arduradunek nabarmendu dutenez. Horretarako, dagokion testuinguruan kokatu dituzte egilea eta bere obra.

Itxura ironikoaren gainetik, argitalpeneko edukien erakusgarria da artikulu hori, erredakzio batzordea osatzen duten bost idazleek jatorri-deiturarik gabe ulertzen baitute literatura, bere kolorea edo hizkuntza edozein direla ere. "Gaur egun nekez hitz egin daiteke literatura nazionalez, munduko literaturaz hitz egin behar baita", esan du Iban Zalduak.

Oraingoz, Pello Lizarralderi egindako elkarrizketa argitaratu dute, baina hori "salbuespena izango da", hizkuntzari dagokionez batik-bat, Zalduak iragarri duenez.

"Elkarrizketak egingo dizkiegu, ez bakarrik idazleei, baita arte munduarekin erlazionatutako jendeiari ere, literaturazaleentzat interesgarri izan daitezkeen pertsonaiei", azaldu du erredakzio batzordeko kideak.

Elkarrizketen atalerako aukeratu dituzte hurrengo bi personaiak Enrique Vila-Matas (Bartzelona, 1948) eta Dubravka Ugresic (Kroazia, 1949) idazleak dira. Jatorrizko mezua ahal denik gehien errespetatzeko, elkarrizketa egin den hizkuntzan kaleratuko dituzte artikuluak -Ugresicen kasuan, ingelesez plazaratuko dute-.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_