_
_
_
_
_
Reportaje:

Infernuko hauspoa, sarean

Trikitixaren historiari buruzko hainbat dokumentu eta partitura eseki dituzte Interneten

Trikitixak bide luzea beste du, norbaitek Italiatik ekarri zuenetik gerora infernuko auzpoa deituko zuten tresna. Musikari handiek osatu dute tresna txikiaren historia handia. Alabaina, sarritan ez da behar adina zabaldu eta doinu zaharren partiturak gordeta eduki dituzte musikariek, argia noiz ikusiko zain. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak (EHTE) sarean argitara atera nahi izan du sortu zenez geroztik pilatu duen materiala, Interneteko www.trikimailua.com helbidean.

"Lehenengo ekarpena webgunea bera da. Gaia bera ez da orain arte asko jorratu. Trikitixaren historia egiteko historia da, oraindik ikertzeko dagoen historia da". Hitz horiekin laburbildu ditu webgunearen helburuak Agurtzane Aizpuru elkarteko idazkariak. Bere iritziz, "ekarpen garrantzitsua" izan da elkarteak dituen datuak plazaratzea, "bai trikitilarientzat beraientzat eta bai euskal kulturarentzat". "Hortik transmisioa eteengo bagenu, agian galbidea letorke", erantsi du.

Webgunearekin topo egiten duten internautek tresna honen bilakaerari buruzko jakingarri guztiak aurkituko dituzte, hiru atal nagusitan banaturik: kronologia, doinutegia eta hiztegia. Kronologiari dagokionez, euskal musikariak trikitixa erabiltzen hasi zirenez geroztik tresnari buruz jaso diren aipamen historiko guztiak eseki dituzte. Adibidez idatzizko lehenbiziko aipamena, Juan Carlos Guerra historialariak Euskal-erria aldizkarian 1889an eginikoa. "En segundo término está libre el espacio para los amantes de Terpsícore, resonando si cesar los más variados instrumentos, desde el chistu de antiguo abolengo basco hasta la guitarra de moruna cepa y desde el histórico tambor al novísimo acordeón". Hitz horiekin deskribatu zuen historialariak beretzat erabat berria zen akordeoi mota berria, Urkiolako Santutegian ondoan egindako erromeriaren kronika osatu zuenean.

Doinutegiari dagokionez, hainbat partitura zahar plazaratu ditu elkarteak, horien erabilpena errazteko. "Alde praktikoa dugu, partiturak ere sartu ditugu eta. Ikasleentzat erabilgarria izango da", azaldu du Aizpuruk.

Webgunea material grafiko ugariz horniturik dago. Hala, bisitariek trikitilari zaharren argazki historikoak aurki ditzakete.

Bitxikeria gisa, trikitilariek erabiltzen duten hizkuntza edo hizkera berezia ezagutzeko parada ematen du webguneak. "Hiztegi pertsonalizatua da, trikitilarien ikuspegitik egindakoa", argitu du Aizpuruk. Adibide gisa, hona karneta hitzaz ematen duen definizioa: "Trikitilariek ez zuten azterketa pasa behar plazan jo ahal izateko. Dirua ordainduta eskuratzen zuten".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Webgunea martxan jartzeko Elkarteak Gipuzkoazko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du. Orain arte 50 bisitari hartzen ari da egunero atari berria, elkartearen datuen arabera. "Ez da gutxi kontuan hartzen badugu Interneten erabilpena oraindik ez dagoela oso zabalduta gure bazkide askoren artean, horietako asko zaharrak baitira".

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_