_
_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Beste aukera bat zinearentzat

'Off-eko maitasuna' estreinatu eta hamabi urtera, uskarazko bi luzemetraia filmatzen hasi dira azken asteotan

Badira 12 urte Koldo Izagirreren Off-eko maitasuna luzemetraia estreinatu zela, eta harrez geroztik, ez da euskarazko luzemetraia bakarra ere ikusteko aukerarik izan. Marrazki bizidunak eta dokumentalak izan dira; fikziozko lanik ez, ordea. Garai lehorrenak, baina, igaro omen dira, bi pelikula berriren ekoizpenak martxan baitira.

Joan den astelehenean hasi zen Aupa Etxebeste luzemetraiaren filmatzea. Bigarren lana, berriz, atzeratuago dator: Kutsidazu bidea, Ixabel, Joxean Sagastizabalen antzezlan arrakastatsua. Biak dira komedia itxurakoak, euskal giroan mamituak, bertako antzezle zein teknikoekin landuko direnak; eta gainera, arrakasta izatea espero dute egileek. Hamarkada luzearen ondoren, beraz, euskarazko zinemagintza berpizteko bidean da.

120.000 euro bilduz gero, filmazioaren herena finantzatzen du Kultura Ministerioak
Más información
Liberalaren seme olerkari eta langilea

Nolatan, baina, birsortze hau? Duela hiru bat urte, Udako Euskal Unibertsitatean, Eneko Olasagasti, Fito Rodriguez eta Koldo Almandozek euskal zinemaren inguruko hausnarketa bideratu zuten. "Urtean behintzat luzemetraia bat egitea zen gure lehen erronka", dio Olasagastik, Kutsidazu bidea, Ixabel filmaren ekoizleak.

Bideragarritasuna

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Erakundeen laguntzaz gauzak aurrera egiten hasi dira. EuskoJaurlaritzak zine-ekoizpenetarako ematen dituen dirulaguntzen artean, iaz euskarazko film bat sartu zuen: Aupa Etxebeste. Telmo Esnal eta Asier Altuna zuzendari eta gidoigileen aspaldiko ideak 180.000 euroko laguntza jaso zuen. "ETB eta Canal Plusekin ere akordioak sinatu ditugu; beraz; badirudi produktu honek bidegarritasuna ziurtatuta daukala", dio Altunak.

Kutsidazu bidea, Ixabel-en gidoia ez da gaurkoa. Hainbat urtetan Gorringo taldeak antzeztu du sekulako arrakasta lortuz. Liburua ere barra-barra saldu da. Bien artean, 80.000 pertsona inguruk izan dute lanaren berri zuzena. "Orain, horien erdiak gutxienez zinemara eraman nahi ditugu". Horixe da, behinik behin, Eneko Olasagastiren asmoa.

Eusko Jaurlaritzak urtero euskarazko pelikula bat diruz laguntzeko konpromisoa hartu du. Horrezaz gain, ETB zein gainerako telebista kateekin itunak izenpetzea diru-iturri egokia izan daiteke proiektuak aurrera ateratzeko. Eta azkenik, "hirugarren bidea"deritzona dago, hau da, Kultura Ministerioak zine aretoetan saldutako sarreren arabera ematen duena. Hau da dirulaguntza hori jasotzeko bete-beharreko baldintza: 120.000 euro bilduz gero, Espainiako Gobernuak aurrekontuaren herena finantzatzen du. Beraz, 40.000 ikusle inguru behar dira baldintza hori betetzeko. Kutsidazu bidea, Ixabel-ek nahikoa luke antzeztokietara eraman dituenen erdiak zine-aretoetara erakartzea.

Era berean, ikusleak harrapatzeko ezinbestekoa da areto sare zabala eskura izatea. Atal honetan Eneko Olasagastik badu itxaropenik: "Batetik, hiruburuetan gutxienez hilabete osoan eskaini beharko lirateke euskarazko filmak; eta bestetik, udal aretoen arteko sarea aprobetxatu behar genuke".

Bi filmak komediak dira. Asier Altunak eta Telmo Esnalek euren opera prima dute Aupa Etxebeste. Hauxe da korapiloa: familia bat dirurik gabe gelditu da eta oporretan Marbella aldera doazela esango diete herrikideei baina segidan, gauez, etxera itzuli eta barruan sartuta, ezkutuan, igaroko ditu udako bero latzak. "Berez drama da, baina umoretsu kontatua. Edozein familiari gerta dakiokeen istorioa eta errealitatean gertatu egiten dena", dio Altunak. Kanpoko irudiak Bergaran filmatuko dituzte eta estudioa Pasaia San Pedroko etxe batean dute prest. Antzezleak nahiko ezagunak dira denak: Elena Irureta, Ramon Agirre eta Pako Sagarzazu, besteak beste. "Gidoia egokitzerakoan buruan genituen zein aktore nahi genituen", azaltzen du Telmo Esnal zuzendariak.

Kutsidazu bidea, Ixabel filmaren zuzendariak, berriz, Mireia Gabilondo eta Fernando Bernues dira. Oraindik ez dituzte protagonista guztiak aukeratu. Eneko Olasagasti ekoizleak -Maité eta Sí, quiero pelikulen zuzendariak- dioenez, segurutzat jo daiteke Angel Alkainen partaidetza.

Beraz, goitik behera Euskal Herrian filmaturiko ekoizpenak izango dira biak. Aupa Etxebeste Sort etxeak egingo du. Aldiz, Kutxidazubidea, Ixabel elkarlanean burutuko dute Orio, Tentazioak eta REC etxeek. "Muntaia eta guzti gere esku dago eta bakarrik laborategiko ukitu batzuk egingo ditugu Madrilen", azaldu du Olasagastik.

Lehortearen bukaera

Ehun metro Zergatik Panpox, Oraingoz izenik gabe, Hamaseigarrenean aidanez edota Off-eko maitasunak luzemetraiak euskarazko zinemaren ate berriak zabaldu zituzten 80ko hamarkadan. Aurretik, Juan Manuel Gutiérrezek 1979. urtean Balantzatxoa filmatu zuen, euskarazko fikziozko lehen luzemetraia. Umeei zuzendua zegoen baina lehen pausoa izan zen. Geroztik eta gaur arte, azken bi hamarkadak erabat lehorrak izan dira.

Hala eta guztiz ere, laburmetraia, dokumental eta marrazki bizidunen industriak nahiko bide sendoa egin du azken urteotan. "Lan baten iraupena industriak ezartzen du, baina laburmetraiak ere garestiak dira oso eta ez dira errentagarri gertatzen", dio Asier Altuna zuzendariak. Arlo honetan, azken saria Aitzol Aramaiok jaso berri du New Yorkeko nazioarteko zine jaialdian Terminal laburmetraiaren bitartez. Lan horrek beste 21 sari jaso ditu hainbat jaialditan, Berlin eta Venezian besteak beste. Abian diren euskarazko bi luzemetraia berrien egitasmoez gain, Montxo Armendariz zuzendaria Nafarroako Erronkari haranean dabil egunotan Obaba filmaren filmazioa prestatzen. Gaztelaniaz bada ere, Bernardo Atxagak idatzitako nobela saritua pantailara eramatea euskal unibertsoaren zatia erakusteko baliagarria izango da.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_