_
_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Literatura eta keinuak

1977an Bilbon sortu zen Pott Bandaren historia jasotzen du Jon Kortazarren liburu berriak

Joxe Mari Iturralde idazleak dioenez, "dena zegoen egiteko eta horrek bultzada handia eman zigun. Hainbeste gauza egin nahi genituen!". Pott Banda 1977. urtean eratu zen, eta literatura, euskara eta kultura zituen interesgune nagusitzat. Bilbo inguruan sei lagun bildu ziren: Bernardo Atxaga, Jon Juaristi, Joxemari Iturralde, Manu Ertzilla, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandia. Garai ilunak ziren, Franco hilzorian zen; eta diktadura, bukatzear.

Aldizkariaren sorrera

Joxemari Iturralderen hitzetan, "giroak lagundu zigun; aurretik guk argi genuen zer egin nahi genuen, denok baikeneukan literatura zaletasun izugarria". Idazle izateko erabakia hartu zuten eta, gainera, euskaraz idazteko erabakia. Bakoitzaren lanak elkarri erakutsi, zuzendu, ikasi eta argitaletxe bat egiteko asmoa zuten. Taldeak ez zuen dirurik; hala ere, aldizkari bat kaleratzen hasi zen eta gero "taldearen lehen liburu eta bakarrak", Etiopia izenburukoa, argitaratu zuen.

Jon Kortazarrek taldearen ondarea eta memoria jaso berri ditu Pott Banda liburuan. Egilearen hitzetan, "aldizkariak garrantzitsuak izan ziren baina batez ere, gero egin zutena izan zen garrantzitsuena". Horrez gain, taldeko kide batzuen artean sortu zen "lotura berezia" nabarmentzen du idazleak. Garai hartan jendeak jakiteko gogoa eta Europako literatura ekartzen saiatu ziren Pott Bandakoak.

Literatura hori euskaratu eta euskal gizartera gerturatzen zuten aldizkarian. "Zerbait berri baten hasiera zen nahiz eta ez genekien zer zen, ez eta zer izango zen", dio Iturraldek. Ruper Ordorikaren arabera, "Bernardo Atxaga izan zen bultzatzaile nagusia, garai bereziak ziren gainera. Zegoen diskurtsoan ez genuen gura boza entzuten, horregatik genuen ekimen gogo bat".

Literaturazale taldea mota askotako ekitaldiak antolatzen zituen lagun talde bilakatu zen. "Azkenean zerbait beldurgarria bihurtu zen", gogoratzen du Joxe Mari Iturraldek, "egun batean Arriagan jende piloa elkartzen ginen mahai baten inguruan eta ez nuen inor ezagutzen". Manu Ertzilla idazleak ere gogoratzen du garai hura, batez ere Bilboko Cantábrico tabernan egiten zituzten bilerak, "literaturaz, nahiz ez literaturaz" aritzeko erabiltzen zituztenak; izan ere, gero Arriaga Plazako beste taberna batean segida izan zuten solasaldi politikoak ere egiten zituzten.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Manu Ertzilla 23 urte zituela sartu zen taldean, soldaduzkatik bueltan. Joseba Sarrionandiarekin bildu zen Bilbon, aldizkari bat egiteko asmoarekin. Asmo berdinak zituztela ikusita, Atxaga eta Ruperrekin elkartu ziren 15 egunen buruan. Manu Ertzillaren aburuz, "Bilboko itotasunetik atera nahi genuen eta Europan zehar egiten zena ezagutu. Literatura konprometitua, bestalde, donostiarrek zuten Panpina ustela aldizkariarekin eta guk hori hautsi nahi genuen". Joxe Mari Iturraldek dioenez, "batzuk lagunak ginen eta beste batzuk bilakatu ginen. Hala ere, gure liburuetan keinuak bidaltzen dizkiogu elkarri; batzuekin harreman zuzena dut, beste batzuekin, berriz, liburuen bidez elkarri bidaltzen dizkiogu keinuak".

Jaio ez zen argitaletxea

Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Joxe Mari Iturralde, Ruper Ordorika, Jon Juaristi eta Joseba Sarrionandia ziren taldekide nagusiak. 1977. urtean, gazteak ziren eta dena zuten egiteko; gogoa ere ez zen falta eta literaturarekiko, euskararekiko eta kulturarekiko zaletasunak lotzen zituen.

Bilboko Cantábrico tabernan eta Arriagan biltzen ziren, eta bertan ideia laborategia eratu zuten. Berehala aldizkari bat sortu zuten nahiz eta argitaletxe bat eratzeko asmoa ere bazuten. 1978. urtean aldizkariaren lehen alea argitaratu zen eta sei zenbaki kaleratu ziren guztira. Aldizkariaren bitartez, euskal literaturaren osasuna eta idazleen berri ematen zuten. Era berean, literatura garaikidea eta Europako joerak ere aztertzen zituzten. Kontrakultura eta marjinala zen guztia interesatzen zitzaien; taldeko kideek ziotenaren arabegarai haietan euskaraz idazten zena marjinala zen, jada. Era berean, estetika berritzailea eta izugarri abangoardista zuen aldizkariak; maketazioa eta diseinuari garrantzi handia eman baitzitzaioten bere bultzatzaileek.

Argitaletxea, ordea, proiektu bat besterik ez zen izan, ezin izan zen errealitate bilakatu arazo burokratikoak eta diru falta tarteko. Beraz, ezin izan zuten Gabriel Arestik eginiko T.S.Elioten poema liburuaren euskarazko itzulpenik argitaratu. Hala ere, Bernardo Atxagaren Etiopia argitaratu zuten, bandaren lehen eta azken liburua hain zuzen ere.

1980. urteko udaran Atxaga Bartzelonara joan zen Filosofia ikastera; Iturralde, berriz, Donostiara. Ordorikak soldaduska amaitu zuen eta musika munduan murgildu zen eta Sarrionandia atxilotu zuten. Taldea desegin zen baina urte hauetan partekatutakoak aztarna utzi du partaide guztiengan, bai eta haien lanetan ere.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_