_
_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Herriminetik abiatuta osatutako mapa unibertsala

Bistako ezaugarri bi ditu Xabier Montoiak atera berri duen Baina bihotzak dio liburuak. Espazioaren tratamendua, lehena, oso toki desberdinetan kokaturik agertzen baitira ipuinak, espazio unibertsal bat sortu arte; pertsonaia bakoitzari egokituriko hizkera eta teknika agerbidea, bigarrena.

Montoiak batasun haria duten ipuin eta narrazio liburuak idazteko joera du, eta horrela geratu zen Gasteizko hondartzak deituriko liburuan. Honetan ere antzera moldatu du narrazioen zioa: Euskal Herritik kanpo, toki desberdinetan bizi diren euskaldunen bizitzaren inguruan eratu ditu ipuinak, eta konplexutasun horren barnean, guztiek dute Euskal Herrira itzultzeko gogoa, eta herrimin horrek eman dio batasuna liburuari.

Itzultzeko arrazoiak oso desberdinak dira, askotan sentimentalak, ez baita ahaztu behar tokien mapa marrazten den heinean sentimenduen mapa ere adierazten duela idazleak. Sentimendu desberdinen marrazketa, sentimenduen geografia osatu arte.

Hariaren batasunaren aurrean, baina, pertsonaien eta hizkeren ugaritasuna dago. Asko dira tokiak, era askotakoak dira euskaldunak, hemengoak eta hangoak, edadez ere oso diferenteak, eta izaeraz, eta hizkuntzez, polifoniaren ariketa sortu arte ipuin liburuan. Hemen badago iparraldeko hizkeraren berri, bizkaieraren agerpena, estandarraren isla... Pertsonaiek mintzaira dute, ipuin askotan teknika desberdinak agertzen direlarik: narrazio laua, errealismoaren ikutua, errealitatean igaro diren gertakariak agertzeko gogoa, ekintza baten inguruko pertsonaia desberdinen iritzi poliedrikoa, barne bakar hizketan moldaturiko narrazioa... Ipuin bakoitzak bere nortasun propioa osatu arte.

Xabier Montoia: Baina bihotzak dio... Elkarlanean, 2002. 17,50 euro.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_