_
_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Euskal historiaren lekuko

Hamabi urtez itxita izan eta gero, berriro zabaldu ditu ateak Baionako Euskal Museoak

Euskal Herriko gizarte zaharraren eta berriaren lekuko izatearen xedea gauzatzeko asmoz lau hilabetez zabalik diraute Baionako Euskal Museoaren ateak.

Historia bitxia bizitu du eraikuntzak, izan ere hamabi urtez itxita egon baita Dagourette etxea, 1989. urtean eta eraikinak pairatutako narriaduren ondorioz herstea erabaki zutenetik. Zalantzatan ibili omen ziren erakundeak baina azkenean beharrezko moldaketa lanak burutzearen alde azaldu ziren guztiak, 1991an Daugourette etxea eraikin historiko izendatu baitzuten. Hamar urteko lanak bilakatu zuten eraikin zaharra egun goza daitekeen 4.000 metro koadroko museo ederra. XVII. Mendeko etxea da Dagourette. 1924ean euskal museo gisa ireki zuten. Egitura zaharra museo moderno bilakatu nahi izan dute eta baita lortu ere. Segurtasun neurriak, eraikinaren kalitatea, argia eta hedapen ahalbide guztiak modu ezin hobean zaindu baitituzte.

Bisitarien eta ikusgai dauden objektuen artean harreman berezia sortu nahi izan dute. Honetaz gain, Dagourette etxea gibelean zituen bi eraikinak eman zaizkio museo berrituari, espazio guztia itxura berriz baina kutsu zaharraz pentsatu izan denaren seinale.

Guztira 20 sala ezberdin daude, orok argiari sartzeko gonbitea egiten dion korraleari lotuak. Dagourette monumentu historikoa dela eta, beti kasu egin nahi izan diote oinarrizko edertasunari, zurrun eta murruei besteak beste. Haiek ziren bezala atxikiak izan dira, jatorrizko etxearen kutsu eta izaera bisitariei eskainiz.

Dena den, hamabi urte hauetan museoa bera irekia izan dela azpimarratzen du bertako komunikazio arduraduna den Gorka Roblesek. 'Ezinezkoa da museo bat erakusketa iraunkor batera mugatzea. Museoak gauza anitz biltzen ditu eta jende askoren laguntzari esker hazten da, izan ere pertsona asko ari baitira ikerketa eta zaharberritze lanak egiten. Guzti hauek lanean jarraitu dute baita eraikina itxita egon den hamabi urtetan ere, Baionako Chateâu Neuf erakinean, hain zuzen'.

Ildo honetan, Euskal Museoak suposatzen duen eskaintza kulturalaren inguruan mintzo da Robles: 'Ekimen honek helburu ezberdinak ditu. Euskal Herria estreinekoz bisitatzen duenarentzat hemengo kultura, historia eta gizartea ezagutzeko da baliagarria. Bertakoei, aldiz, barnerantz hausnarketa egitera laguntzen digu. Beraz, museoaren bokazioa burutzen diren euskal kulturaren inguruko gogoeten ardatz izatea dela esango nuke'.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Eraikin berezia da Dagourette etxekoa, eta ez hori bakarrik, izan ere bertan erakusten den guztia modu ez-oiko eta atsegin batean atondua baitago. Tresna oro beira-arasa garden eta atseginetan daude kontu handiz ezarriak, erdi gordeak batzuk, guztiz biluzik besteak.

Hiru hizkuntzetan

Hilarrientzat txoko berezia mantendu nahi izan dute, lurrean ehortzita izaten diren zatiak ere bisitariari irekitzen zaizkiolarik. Gainera, tresna bakoitza nondik etorri den eta zein esanahi duen ulertzeko hiru hizkuntza ezberdinetan irakur daitezke bakoitzaren nondik norakoak. Eta honetaz guztiaz gain, irudiak eta soinuak pertsonaia nagusi bilakatzen dira ibilbidean, museo arrunt baten aurrean ezik, ekimen artistiko eta kultural oparo baten ibilbidea dela gogora ekarriz.

Euskal gizartearen lekuko bilakatzen diren objektuak dira nagusi Dagouretteko korridore eta txokoetan. Gai ezberdinetan sailkatu nahi izan dituzte eta modu txukunenean egiteko bakoitzari sala bat eskaini diote. Hala, laborantzak, artzainen munduak eta itsasketak ez hain aspaldiko euskal bizibideen testigantza bilakatzen dira batetik. Bestetik, eta eguneroko bizitzari dagokionez, etxearen arkitektura, baxera edo jantziak begiztatzen zaizkigu. Erlijioa, dantza, kirola, jolasak eta historia ere gogora dakarkigute aintzinako euskaldunen sena.

Euskal Museoa goza ezin duenarentzat edo gerturatu nahi duen bisitariarentzat Internetek primerako aukera eskaintzen du. www.euskal-museoa.com webguneak eraikuntzaren ibilbidea, bertan diren objektu eta bitxikeriak, eta behin behineko erakusketen berri eskaintzen du.

Kultura bokaziotzat

Baionako hiriak Ipar Euskal Herriko ondare kultural anitz eta oparoena biltzen duen metropolia dugu. Dagourette etxetik Ruben Roblesek dioskunaren arabera, 'Miarritze eta Donibane-Lohizune dira jendeak hobeki ezagutzen dituen herriak, gehienoi Baiona ezezaguna egiten zaie, bertan aurki dezaketen eskaintza kulturala nolakoa izan daitekeen ezagutzen ez dutelako'. Euskal Museoa ez ezik, Bonnat Museoa eta Historia Naturaleko museoak aurki daitezke bertan. Lehenengoan 5.000 artelan inguru biltzen dira, Degasse, Rubens edo El Greco artistenak beste batzuen artean. XX. Mende hasieran ireki zituen ateak Léon Bonnat baionarrak bere jaioterriari oinordetzan utzitako altxorrei esker. Historia Naturaleko erakustokiak 1856. urtean du bere sorrera. Hauetaz gain, Liburutegia edo Katedrala bezalako eraikinak aipagarriak dira hiriko alde zaharrean.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_