_
_
_
_
_

Gerrate baten testigantza

GAIAKBere lan guztiak zine formatuan egin ditu 28 urteko iruindar Iñaki Elizaldek, horrela, dokumentala eta fikzioaren arteko aldea gutxiagotzen delarik. Bost lan egin ditu 1994 eta 1999 bitartean, guztiak metraia laburrekoak. Gernika izan zen lehenengoa, Picassoren koadrotik abiatuta edozein garairentzako baliagarri izan litekeen gogoeta egiten duena. Agurra etorkin izan ondoren etxera bueltatzen den gizonaren istorioa da. Patesnak, un cuento de Navidad eta Lorca heriotzari buruzko hausnarketa pertsonala direla adierazten du egileak, nahiz eta bigarrenak tonu poetikoagoa izan.El olvido de la memoria da Iñaki Elizalderen azken lana, Kosovori buruzko dokumentala, Goya sarietarako izendapena lortu zuelarik Dokumental Laburraren atalean. Hiru atal ezberdin dituela azaltzen du errealizatzaileak, planteamendua eta amaierako konklusioa ere antzeman daitezkeelarik. Ekoizpen enpresa bat eta Unicef-en arteko elkarlan akordio baten ondorio da Kosovori buruzko dokumental hau. Nafarroatik Albaniara zihoan laguntza humanitario konboi bat aprobetxatuz abiatu zen zazpi pertsonako taldea bertara. "Hasieran generaman ideia albaniar haurren testigantza besterik ez jasotzea zen", dio Elizaldek.

Gorrotoa

Haurrek haur bezala hitz egingo zutela espero zuen lanean hasi aurretik, gerratearen arrazoiak ulertu gabe eta sofritzen ari den norbaiten hitzak erabiliaz. Aurkitu zuena, ordea, gorrotoz betetako umeak izan ziren, banderaz, arrazaz eta ume serbiarrak hiltzeaz hitz egiten zutenak. "Bertan hemezortzi egun neramatzala albano-kosovarren aldeko panfleto hutsa egiten ari nintzela konturatu nintzen", azaltzen du.

Horregatik, taldearekin batera, muga zeharkatu eta Serbiara joatea erabaki zuen, bertako haurrek ziotena ere ezagutzeko. Ez zen erraza izan bertara iristea. Tentsioak edozein unetan egin zezakeen eztanda eta bide zuzena hartu ordez Albania hegoaldera egin behar izan zuten atzera, Adriatikoa zeharkatu, Italia hegoaldetik iparralderainoko bidea egin eta Eslovenia, Kroazia eta Bosnia zeharkatu serbiarrak itzultzen ari zireneko Errepublikara iritsi arte. "Kontutan hartu behar da, gainera, gu beraiek bonbardatzen ari zen NATO-ko herri batetik gentozela, eta oso gaizki begiratzen gintuztela".

Ahalegin askoren ostean haur serbiarrekin hitz egitea lortu zuen Nafarroatik abiatutako taldeak, mugaren bestaldeko panorama errepikatzen zela aurkitzeko. "Gogorra izan zen hura ikustea eta umeek euren ondorengoei ikuspegi berdina transmitituko dietela pentsatzea, arazoa denboran mantenduz".

Bost aste eman zituen dokumentala egiten ari zen taldeak lurralde haietan, eta harrez geroztik Elizaldek serbiarren imajina gehiago ez duela ikusi aipatzen du. "NATOk bertan egin dituen bonbardaketen irudirik ez zaigu iristen", dio errealizatzaileak. "Eta albaniarrek, bueltatu direnean, serbiarrek beraiei lehen egindako gauza berak errepikatu dituzte, baina guk hori ikusterik ez daukagunez, iritzi publikoarentzat istorio honetan gaiztoak direnak serbiarrak dira".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

El olvido de la memoria dokumentalean agertzen den neskatila baten historia azpimarratzen du Elizaldek. Gaur hamaika urte dituen neska honek Mostar-etik ihes egin zuen hiru urterekin, Belgraden errefuxiatzeko. NATOren bonbardaketak zirela eta, berriz ere ihes egin behar izan zuen handik, ahal zuen lekura joateko. Grabaketa taldeak aurkitu zuenean eskola batean zegoen. "Pelikula non egina zegoen esatea debekatu ziguten neskatxak gehiago ez sofritzeko, berriz ere alde egin behar ez izateko. Ume horrek ez daki nongoa den, ez du etxerik eta benetan hunkigarriak diren gogoetak egiten ditu".

Jugoslavia oihan igarotako egunak oso gogorrak izan ziren dokumentala egiten ari zirenentzako, baina errealizatzaileak sentimenduak alde batera utzi eta erabaki bat hartu behar dela azpimarratzen du. "Pelikula tristea eta garratza izan arren, egin behar zela ikusten genuen, bestela dena utzi eta laguntza lanetan jarriko ginen", dio. Bere lan esparrutik egin zezakeen hoberena zela iritzi zion Elizaldek, eta Goya sarietarako izendapenak sentimendu kontrajarriak sortu zizkion. Alde batetik, edozein lanentzako positiboa den zerbait da izendapen hori, baina bestalde, "hain gordina eta gogorra den zerbaitek glamour hori sortzea kontraesana iruditzen zait".

Solasaldirako aukera

Donostiako Larrotxene Kultur Etxean ekimen berri bati hasiera eman diote hil honetan, Berriketan... titulupean. Errealizatzaile baten filmografia osoko laburmetraien proiekzioa egitean datza ekimena, egilea bertan delarik eta ondoren ikusleekin solasaldirako beta hartuz. Parte hartu duen lehenengo errealizatzailea Iñaki Elizalde izan da, maiatzean Asier Altuna eta Telmo Esnalek jarraituko diotelarik eta ekainean Tinieblas Gonzálezek.Estreinako sesioa arrakastatsutzat jotzen dute antolatzaileek, Donostia Kulturako Zine Unitateak, hain zuzen. Bertako kidea den Carlos Plazak Berriketan... martxan jartzearen arrazoiak azaltzen ditu. "Gazteek ez dute laburmetraiak ezagutzeko aukera handirik izaten, gaur egun jaialdi eta ordainezko kateetan jartzen baitituzte gehienbat". Bestalde, laburmetraiari duen garrantzia eman nahi diote eta bide batez, gauzak egiteko gogo handia duen jendea eta zuzendari gazteak hurbildu.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_