_
_
_
_
_

Xabier Leteren berragerpena bi aste barru, Errenterian

Emanaldirik eman gabe bi urte pasa eta gero, Xabier Lete abeslaria hil honen 25ean berragertuko da Errenteriako udal kiroldegian. Kilometroak 99eko antolatzailea den Orereta Ikastolako arduradunek gonbidatuta hartu du erabaki hori Letek. "Bere bailaran berragertzen dela eta, ilusio eta gogo handiz dago", diote antolatzaileek. Kantaldia -urtean zehar Xabier Letek eskainiko duen bakarra- gaueko hamar t"erdietan hasiko da eta bere abesti ezagunenak abesteaz gain, litekeena da kanta berriei ere lekua egitea. Xabier Leteren emanaldia ez da Kilometroak 99aren egitarauan jasotzen den ekitaldi bakarra. Datorren ostegunean, azken hamarkadetako artista nagusienen artelanen erakusketa zabalduko da Xenpelar kultur etxean. Erakusketa hau urriaren 3a bitarte izango da ikusgai, bertan izango den zenbait artelan salgai izango delarik. Azkenik, datorren hileko lehen egunerako, Bertso-pilota Jaialdia antolatu da Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Bertan, pilota eta bertsolaritza uztartzen dituen kirol eta kultur ikuskizuna izango da.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_