_
_
_
_
_

Zein da bale hegalariaren soinua?

Filmeetan bikoizketa aktoreen interpretazioak imitatzen diren moduan, pantailako akzio eta objektuek ere behar izaten dute soinu itzulpenik. Lan hau soinu efektu sortzaileak betetzen du. Jose Luis Rubioren eskuak soinu esploratzaile batenak dira; harrapatzen duten edozein objekturi hots eta zaratatxo ezberdinak ateratzeko beti prest. Eskuak galtzen gainean jarri eta bat-batean zaldi bat lasterka hasten da, segundo gutxitara, behatzak erritmikoki mugituaz, helikoptero baten helizeak biraka entzuten dira eta honen atzetik, galtzetako azpialdea eskuekin mugituaz, uso talde bat hegan jartzen du. Ukimenaz eta entzumenaz gain, erritmorako gaitasunak ere badu garrantzirik bere lanean. -"Hauek errazak dira, baina pentsa, nola egingo zenuke bale hegalari batek egiten duen soinua"-. Soinu efektuak gero eta landuagoak izaten dira. Gaur egungo soinu sistemekin -dolby, dolby sourround- filmeetan entzuten ditugun soinuek, sinesgarriak ezezik, ikusgarriak ere izan behar dute. "Jendea aspektu teknikoetan gero eta hezituagoa dago eta gero eta garrantzi handiagoa dute argazki zuzendaritzak, musika, irudi efektuek eta soinu efektuek". RECen duten beste estudio batera sartu gara. Efektuak egiten dituzten soinuen zirkora hain zuzen. Bertan marrazki bizidunetako filme bat lantzen ari dira. Bale hegalari baten hotsaz gain beste dozena bat efektu egin ditu minutu erdian. Horietako gehienak bere gorputza eta objektu baten kontaktuaz sortuta. Efektu guzti hauek soinu mahaian neurtu eta finkatzen dira lortu nahi den emaitzaren arabera. Sortutako soinu hauek beste batzuekin nahastu eta konbinatzen direnean, azken emaitzak sinesgarritasun eta indarra irabazten du. Estudiotik atera garenean, lanbide berezi hau nahiko ezkutuan dagoela aipatu diot Jose Luis Rubiori. Baiezkoa eman dit, inongo tristurarik gabe hala ere, artisauek euren lanaz hitz egiten duten normaltasunarekin. Ah!, ia ahaztuta nengoen. Bale hegalari batek ateratzen duen soinua, toaila batean estalitako hosto lehor bat kiribiltzean lortzen den hotsaren berdin-berdina da.

Más información
Bikoizketa, imitazioaren artea
Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_