_
_
_
_
_
Gaiak

Fontainebleau Hotel, Miami (I)

1 «In un liugah da la Manchia da cuy nombra nou quierro acoudama», esan zuen andre ahots batek, eta Antonio nire lagunak, uni-bertsitateko irakaslea bera, eta Cervantesen obran aditua, zirkin egin zuen, eta besotik heldu zidan. Miamiko Fontainebleau hoteleko harreralekuan gertatu zen, biok ala biok ere munduko hispanisten batzar orokorrerako agiria jasotzen ari ginela. Batzarra, urte hartan, On Kixoteri zuzendua zegoen.

- Ezinezkoa duk hitz horiek beste ilaratik etorri izatea-, esan zidan Antoniok buruare-kin ere ezetz eginez.

Onartzeko moduko ustea zen, zeren eta beste ilara hura, harrerako bulegoaren beste ertzean, Miss United States-erako hautagaiek osatzen baitzuten. Lehiaketa gure batzarraren egun beretan ospatzekoa bide zen, asteburu hartan. Hala zioen behintzat koroak & izarrak & barrak nahasten zituen pankarta erraldoi batek. Bulegoaren atze aldeko hormaren erdia baino gehiago hartzen zuen pankartak.

Ilargiak bezala begiratu zidan, ilun eta serio, eta aurrera egin zuen
Miss United States lehiaketa gure hotelean ospatzekoa bide zen
Antoniok erantzun zidan: "Eguzki bat iruditzen zait niri. Eguzki beltza"
Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

- Where?-, galdetu zuen hautagaien fitxa osatzen ari zen enplegatuak.

- In un liugah da la Manchia da cuy nombra nou quierro acoudama-, erantzun zuen lehengo ahots berak.

Ez zegoen inolako zalantzarik. Liburuaren hasiera hilezina neska afroamerikar baten ezpainetatik zetorkigun. Soina gurutzatzen zion zintaren arabera, Miss Louisiana zen.

- In un liugah da la Manchia da cuy nombra nou quierro acoudama-, errepikatu zuen Antoniok Miss Louisianaren ebakitzeko modua imitatuz.

- Claudine Jones, from New Orleans, Louisiana-, adierazi zuen orduan neskaren amatzat jo nuen andreak. Ondoren, eraman zuen eskua bularrera, zanpatu zuen amini bat, eta gaineratu zuen:

- My name is Susan Baker.

Bere alabarena baino ahots marrantatuagoa zuen, Nina Simonek zuenaren antzekoa. Zilar koloreko soineko batekin jantzita zihoan.

- Beragatik bai esan litekeela: «Ilargia bera bezalakoa da, ederra eta iluna...»-, xuxurlatu nion Antoniori.

- Eguzki bat iruditzen zait niri. Eguzki beltza-, erantzun zidan. Bera alabari buruz ari zen, ordea.

Bazegoen gure ilaran neskaren mugimenduak guk bezain arretatsu zaintzen zituen pertsona bat. Robert Collo zuen izena, eta oso gizon egokia zen. Gure batzarrean edertasun lehiaketa bat egin izan balitz, Mister Hispanista delako bat aukeratzeko edo, gure dafne guztiek hura aukeratu izango zuketen Apolotzat.

- Miss Nebraska edo beste zeinahi errubiari begiratu besterik ez luke, baina ez. Nik begiratzen diodanari begiratu behar horrek ere.

Sinuka ari zen Antonio, bat-batean urduri. Robert Collo Emory Unibertsitateko Spanish & Portuguese departamenduko burua zen sasoi hartan, Antoniok berarentzat gura izandako postua. Ez zen hori guztia. Anto-niok artikulu akademiko bat argitaratzear zeukan bakoitzean, Robert Collok aurrea hartzen zion tesi bereko beste bat argitaratuz. Bere kexuek, bere sinuek, bere urduritasunak, oinarri bat zuten.

- Ez kezkatu-, esan nion. - Berarentzat berdinak zarete biok. Ezezagunak.

Hala nahi izan halabeharrak, eta hitz haiek, horrela esatearren, ustel jaio ziren. Izan ere, Miss Lousiana lekuz aldatuta zegoen ordurako, Emoryko irakasleen albora etorrita, hain justu. Alaiki ari zen hizketan Robert Collo eta bere kideekin.

- Non ikasi ote du Claudinek?-, esan zuen Antoniok Cervantesek begirazotzat jo izango zuen begirada batekin.

- In un liugah da la Manchia da cuy nombra nou quierro acoudama-, erantzun nion ozenki bromari ezin eutsiz.

Susan Baker nire ondo-ondoan zegoen, metro batera gutxi gorabehera. Edo, hobeto esanda, nire ondotik pasa zen doi-doi ibiliz eta nire esaldi burlatia hasieratik bukaeraraino entzunez. Ilargiak bezala begiratu zidan, ilun eta serio, eta aurrera egin zuen, igogailuetara edo, bere alabaren atzetik. Gorritu egin nintzen lotsaz.

- Nik uste 38 urteren bat izango dituela-, esan nuen ahal bezala.

Antonio ez zen ezertaz ohartu. Erantzun ere ez zidan egin. Bere pentsamendua aurreko momentuan gakotuta zegoen.

- Nork erakutsi ote dio On Kixoteren hasiera hori?-, esan zuen.

Robert Collori begiratu zion zeharka. Cervantesek dio jelosia arimaren jabe egiten denean ez dela gogoetekin baretzen, eta halako ondorioak dituela non gutxi batekin burua nahasten duen, eta gutxi baino gutxiagorekin bizitza bera galarazten. Gainera, jelosia profesionala gogoan hartu gabe dio hori, zeina, zalantzarik gabe, sentimentala bezain tamalgarria den, edo are gehiago. Bada, hori: Antonio bere bizitzaren une larri batean zegoen, hala sentimentalki nola profesionalki. Gaiztotuta zebilen. Batzarraren lehen txostena, On Kixote Ramiro de Maezturen obran, interesgarria izan zen. Eduki ere eduki zuen txostenaren irakurketak halako top momentu bat, zeren hizlariak aipatu baitzuen, atsegin jokatzearren-edo, Ramiro de Maeztuk zeukan ohitura, hitzaldi bukaeretan hitzaldiko paperak irenstekoa, eta entzule batek besoa altxa eta kasu hura koprofagiatzat hartu behar ote zen galdetu baitzion. Barre egin nuen nik, barre egin zuen Robert Collok, barre egin zuten denek; ez hala Antoniok. Mutu zegoen bera, bere pentsamenduetan murgildurik, eta hala jarraitu zuen harik eta Claudineren gela 918a zela esan zidan arte. «Eta Collorena -gaineratu zuen maltzurki- 902a».

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_