_
_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Errublo eskukada bat

Mijail Bulgakov idazleak Master eta Margarita izeneko bere maisulanean titulu bitxia jarri zion lehen kapituluari: "Ez ezazue inoiz ezezagunekin hitz egin". Nobela Moskun girotua dagoenez, beti pentsatu izan dut, ez dakit zergatik, Bulgakoven aholkua Mosku hirian gerta zitekeenari zegokiola. Halaxe izan zen, behintzat, San Petersburgera egin nuen lehen bidaiara arte.

Trenez egindako bidaia hura Moskuko iparraldeko geltokian hasi zen. Egokitu zitzaidan konpartimentuan San Petersburgeko musikari bat ezagutu nuen. Alaia zen, eta sinpatikoa, baina bere neurrian. Hizketaldi solte batzuk tartekatu genituen bidaian nagusi izan zen isiltasunean. Urteak igaro dira harrezkero, eta orain ez ditut bere aurpegiaren ezaugarriak ondoegi gogoratzen. Baina atzo goizekoak balira bezala gorde ditut memorian San Petersburgera iritsi ondorengo lehen sentipenak, batez ere musikariaren neskalaguna gerturatu zitzaigunean, trenetik batera ateratzen ari ginela. Musikariak aurkezpenak egin zituen, neskak bere izena errepikatu zidan, eta nork bere bidea hartu aurretik (nik alde batera eta bikoteak beste batera), berriro elkar ikusteko hitza eman genion elkarri. Neskak beraien etxeko telefonoa eman zidan, San Petersburgen emango nituen egun haietako batean hots egin niezaien zita bat adosteko.

Ez nien deitu, baina ezagutza hura hasiera aparta iruditu zitzaidan. Puxkin eta Dostoievskiren hiria, nire lehen bisitan, bere atsegin osoan agertzen ari zitzaidan, hango biztanleek erakuts dezaketen atzerritarrekiko hurbiltasuna barne. Beste behin, esaterako, ezagun baten bitartez lortutako telefono zenbaki bati esker, San Petersburgeko etxe batean sartu ginen hiru lagun, hango jabeari deitu eta hirian ginela azaldu eta gero. Gure eskaera entzundakoan, jabeak, hogeita hamar bat urteko emakumeak, hasieran bakarrik erakutsi zuen harridura pixka bat. Gero, arratsalde hartan gure zain egon ondoren, pisua osorik utzi zien harentzat erabat ezezagunak ziren hiru atzerritar haiei eta bere amarengana joan zen gaua pasatzera.

San Petersburgera egindako lehen bidaian dena zen niretzat berria. Egunak (eta gauak) bizkorregi zihoazen agortzen eta, konturatu orduko, Moskura itzultzeko garaia bertantxe neukan. Museoetan sartu nintzen, kaletatik ibili, Nevski etorbidea alde guztietatik zeharkatu, eta batez ere, Liburuaren Etxean orduak eta orduak eman nituen garai hartan bilatzen errazegiak ez ziren liburu zenbaiten atzetik.

Moskurako trena hartzeko unea heldu zen, bat-batean -hau da, segundu batzuetan- hiruzpalau egun igaro izan balira bezala. Tiketaren zati bat zegoen pagatuta, bestea han ordaindu behar nuen. Poltsikora eraman nuen orduan eskua: dolar batzuk besterik ez neukan, errublorik ez. Dirua aldatu behar nuen ahal bezain laster, eta horretarako berriz ere Nevskin gora abiatu nintzen.

Igandea zen eta banketxe guztiak itxita aurkitu nituen. Nire larriduraz ohartu bide zen gizon bat hurbildu zitzaidan halako batean: dirua aldatzeko premia baldin banuen, berak emango zizkidala errubloak dolarren truke, hura ekintza ilegala bazen ere. Hamar bat dolar aldatzearekin nahikoa nuen, eta zalantza une batzuk gainditu ondoren, gizonarengana gerturatu nintzen truke hura adostera. Kontua ilegala zenez, azaldu zidan aldaketa mota ofizilean baino zer edo zer gutxiago jasoko nuela errublotan. Diferentzia, hala ere, ez zen espantuka hasteko modukoa.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Dolarrak eman nizkion. Hark niri errublo poltsa bat, gomaz tinko lotua. Gainean ageri zen errublo billetea ehunekoa zen. Trukea egin eta segituan mugitzeko esan zidan, han polizia zebilela eta. Geltoki aldera joan nintzen, ia lasterka. Errublo poltsa ez nuen ireki geltokira iritsi arte. Ehunekoaren azpian errublo bakarreko billeteak eta egunkari puxketak zeuden tartekaturik. Bulgakoven esaldiaz gogoratu nintzen orduan, tipoa madarikatuaz bat.

Hala eta guztiz, tren txartela ordaintzeko orduan ohartu nintzen diru apur hura nahikoa zela. Horrela lagundu zidan, nolabait, iruzurgile ezezagunak.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_