_
_
_
_
_
GAIAK

Ikusmenarekin gozatzeko musika

José Luis Loidik mundu osoko eta garai guztietako 2.000 musika tresna tradizional inguruko bilduma osatu du

Artelanak

José Luis Loidi irundarrak urte asko daramatza optikari gisa lan egiten. Hala ere, badauka, aspalditik, bere lanbidearekin zerikusirik ez duen hobby berezia, benetako pasio bitxia: mundu osoko eta garai guztietako musika tresna tradizionalen bilduma egitea. Izan ere, musika du pasio, eta musika tresnak aztertzeaz arduratzen den diziplina -organologia- zaletasun. "Optikari gisa lan egin arren nire benetako pasioa, nagusiena, musika izan da beti, eta musikaren barne, instrumentuak. Musika tresnak hotsa egiteko gailu hutsak baino zerbait garrantzitsuagoak dira: mundu guztiko kultura eta etnia ezberdinen oihartzuna".Loidi, Irungo txistulari banda bateko kide zen garaian hasi zen flautak biltzen. Orduan ez zuen inongo interes edo asmo berezirik. Bat-batean, hamasei bat xirula zituela konturatu zen eta bilduma bat egitea erabaki zuen. 1982an, ordea, beste musika tresna batzuk biltzen hasteko erabakia hartu zuen. Garai hartan ez zuen inolaz ere egun dituen 2.000 bat instrumentuetara iristea espero. Aste honetan Barakaldon bilduma honetako hainbat instrumentu egongo dira ikusgai, eta, urtarrilaren 6ean, Errege egunean alegia, Lazkaon.

Begi-bistan

Ehun eta hogeita bost nazio ezberdinetako musika tresnak biltzen ditu José Luis Loidiren bilduma oparoak. Instrumentu guztiak herrikoiak eta etnikoak dira, mendebaldeko kulturatik kanpokoak. Bildumagile irundar honek azaltzen duenez, "Afrika Beltzeko instrumentuak dira inongo zalantzarik gabe musika tresna ederrenak, jatorria Asian dutenak zorrotzenak, instrumentu amerikarrak, ozeanikoak edo Pazifiko aldean bildutakoak, aldiz, sinpleenak. Azkenik, musika tresna europarrak landuenak eta finduenak direla esan daiteke". Instrumentuak baino, musika tresna asko artelanak dira, egurrezko tailak edo eskultura itzelen itxura baitute. "Afrikako instrumentuak zoragarriak dira, museotan gorde beharko liratekeen artelanak. Jatorri asiarra duten musika tresnak zorrotzenak eta landuenak dira, egun ezagutzen diren instrumentu asko Asian asmatu baitituzte, zeharkako xirula edo akordeoia adibidez", dio Loidik.Bildumagile irundarrak ez du tresna konkreturik nabarmentzen, baina badauzka besteak baino gustukoagoak direnak: "Guztiak artisau instrumentuak dira, orijinalak eta apartekoak. Asko maite dut, adibidez, Zairen lortutako Bembe izeneko etnian egindako tronpa. Emakume baten itxura duen egurrezko taila bat da, metro eta hogei zentimetroko altuera dauka eta munduan ez dago honen antza duen bestelako tresnarik".

Bost kontinenteetako kultura ezberdin ugari ezagutzeko modua ere izan da Loidirentzat mota honetako musika tresnen bilduma egitea. Besteak beste, desagertu diren Amerika, Asia edo Afrikako antzinako hainbat herrialdeen instrumentuak gordetzen ditu. "Daukadan pieza zaharrena 1280 urtekoa da, egun existitzen ez den Peruko Tximu kulturak egindako panen txirula bat. Oso bitxia da".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Musika tresna gehienak ferietan edo bidaietan bildu dituela aitortzen du Loidik. Instrumentu asko kontaktuen bitartez ere lortzen ditu. Honela, kanpoko abesbatzak etorri aurretik hauei idazten die, euren herrietatik instrumentuak ekar ditzaten.Bilduma Ikusteko musika izenarekin bataiatzea erabaki zuten. Izan ere, eta bere lanbidea kontutan izanik, begiekin zerikusia duen guztia gustuko du José Luis Loidik. "Musika tresna gehienak artisautza hutsa dira, artelan miresgarriak, hotsa eta musikaren bitartez ezezik, ikusmenarekin goza daitezkeen instrumentuak direla uste dut. Horregatik ipini genion Ikusteko musika izena. Gainera, atontzen ditugun erakusketa guztiek izenburu bera daramate".

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_