_
_
_
_
_

Nosferatu, asteazkenero pantailan

F. W. Murnau zuzendari alemaniarrak 1922. urtean banpiro berezi bat irudikatu zuen zeluloidezko argi eta itzalen trenean: Nosferatu. Izen berdinarekin, baina ia hurrengo mendearen atarian, zine ekimen berezi bat antolatu zen Gipuzkoako hiriburuan. Donostian Zinemaldiak urte osoan uzten duen zine grina asetzearren, ziklo tematiko espezializatuak eskaintzen ditu banpiro famatuaren izenpean.Murnau-ren Nosferatu, klasikoetako bat bilakatu den moduan, Donostia Kulturak antolatzen duen Nosferatu zikloa ere erreferentzia bilakatu da zine zale askorentzat. Hala ere, José Luis Rebordinosek zehazten duen moduan, Nosferatu ez da zine klub bat. "Normalki, zine kluba talde edo pertsona independente batek aurrera eramaten duen ekimena izaten da. Udaletxeek lagunduta gehienetan, lan itzela egiten dute kopia berriak berreskuratu eta areto txiki eta erosoetan ikusi ahal izateko. Nosferatu, aldiz, Donostia Kulturaren ekimen bat da. Helburua, atzerriko banatzaileekin hitz egin eta hemen ezezagun den zine ezberdin bat erakustea da".

Más información
Zine zaletuen kluba

Gaur egun, Nosferaturen erredakzioan lau pertsonek egiten dute lan. Bertan, zikloak eta filmak aurkezteaz gain, erreferentzia diren liburuak prestatzen dituzte.Ziklo bakoitzeko, informazioa eta artikulu espezializatuez osatutako liburuak argitaratzen dituzte. Ziklo bakoitza koordinatuko duen pertsona bilatu edota artikuluak idatziko dituzten adituak kontratatzea izaten da Nosferatuko arduradunen lan ikusezina. Orain, Zuzenbidea eta zinea izeneko zikloa dago pantailetan. Aurretik Zinema afrikarra, Theo Angelopoulos, Malas en el cine eta abar luzeaz gozatzeko aukera izan dugu.

Euskaraz

Nosferatuk Filmoteca Valenciana eta Centro Galego de Artes da Imaxe erakundeekin eginiko akordioei esker, film eskaintzaren kalitateak gora egin du Rebordinosen esanetan. "Hiru erakundeek, Euskal Herriko Filmotekarekin batera, indarrak batzen ditugu ahalik eta programazio eta ziklo interesgarrienak antolatzeko. Banatzaileekin egin beharreko kontaktuak errazagoak izaten dira horrela, eta, zenbait kasutan, zikloak toki ezberdinetan antolatzea lortzen dugu".

Asteazkenero proiektatzen dira zikloetako filmak Donostiako Antzoki Zaharrean ikuslego fidel baten aurrean. Zikloetatik kanpo ere, film bereziak eta gonbidatuak ekartzen saiatzen dira. Bestetik, azken urteotan, euskaraz azpitituluak dituzten filmen eskaintza handitu dute. Zinea euskaraz ikusteko ohitura sortu nahian, gaur egun proiektatzen diren lau filmetatik batek azpitituluak izaten ditu euskaraz.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_