_
_
_
_
_
Reportaje:

Baserritik lantokira

Industrializazioak Euskal Herriko identitatearen bazter eta elementu guztiak eraldatu ditu modu nabari batean. Eraldaketa horien artean, denbora luzez gure herriko izaera sostengatu duen nekazal mundua aurkitzen da. Askotan kontrajarriak diruditen bi mundu hauek (industria eta nekazaritzarena) bat egin dute amaitzear dagoen mende honetan. Iñaki Arrietak ikerketa sakona egin du gai honen inguruan. Ondo ezagutzen du industria eta baserriaren arteko erlazioa (Errenterian jaio eta Oiartzunen bizitzeak lagunduko zuen zihurrenik). Bere doktoradutza tesiak Garai berriak baserrian (1930-80): Gizarte ruralaren eta baserriaren bilakaeran gizarte industrialak eragindako aldaketa antropologikoak argibide interesgarriak eskaintzen ditu. 50. hamarkadan eman zen industrializazio orokorraren eraginak esate baterako "alde batetik lurraren arazoa ekarri zuen. Baserriaren lur eremuak txikiak izateaz gain maizterrak ziren. Familia txiki batentzat nahikoa zen, baina industrializazioak merkatal ekonomia ekarri eta baserritarrek produktua etxetik kanpo saltzea behartu zuen. Diru iturria baserritik kanpo sartzen hasiko da". Harreman aldaketa Egoera berri honek baserriaren eremu mugatuan giza erlazioen aldaketa ekarriko du. Ordurarte haustezina zen barne hierarkia arrakalatuko da. "Aukerak sortzen dira. Lehen baserrian geratu edota Amerikara joan beharra zegoen. Baina industrializazioarekin baserritik atera eta lantegira joateko aukera sortzen da. Barne antolaketa eta dependentzia horretaz liberatzeko aukera sortzen denean, baserriaren barne antolakuntzak ere aldaketa handia jasaten du". Industrializazioak baserriaren bazter guztiak haizetu zituen eta prozesu horretan etorkinen uholdeak, komunikazio eta garraioen hobekuntzak eta naturaren aldaketa eman zen. "Bi prozesu eman ziren. Alde batetik baserriak hustu egin ziren, baina bestetik baserri hauek bazuten euren produktua saltzeko merkatu berri eta zabal bat". Mendeetan zehar, nekazaritza eta abeltzaintza aktibitateak izan dira gure orografian aldaketa nagusiak ezarri dituztenak. Belardiak lortzeko basoen ebaketak, abereak gordetzeko borda eta hesiak... urtaroen egutegi naturala jarraituaz, baserritar eta artzainek paisaia aldatuz joan dira. Industrializazioak paisai aldaketa prozesu honetan garrantzi handia izango du. "Lur eremuen garestitzea ekarri zuen printzipioz. Lantegiak eraikitzeko lurra baserritar eta maizterren eskuetan zegoen. Lur sail handiak saldu ziren 50. hamarkadatik aurrera. Baserritar eta maizter batzuek dirua egin zuten lur salmenta hauekin. Baina, noski,honek ere naturan eraginak izan zituen. Lantegi batek energi iturriak eta errepideak behar ditu batetik. Bestetik hondakinak sortzen ditu, eta noski guzti honek paisaian ere aldaketa nahiko erradikala ekarri zuen hainbat tokitan. Hala ere, ezin da esan industrializazioaren eragin guztiak txarrak izan direnik. Ia beti bezala orekan dago gakoa".

Más información
Paisajea, industria eta oroimena
Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_